- Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 15:00-17:30. Larunbatetan, berriz, 09:00-13:30.
Egokitze lanak amaituta, datorren astelehenean, otsailaren 10ean, zabalduko ditu berriro ere ateak Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas auzoan duen Garbiguneak.
Gune estali bat eraiki da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko. Horrez gain, eremua hobetzeko eta egokitzeko lanak egin dira: edukiontzi berriak jarri, seinaleztapena indartu, saneamendua hobetu…
Ohiko bilketa zerbitzuetan jasotzen ez diren zenbait hondakin eraman daitezke Garbigunera. Han gaika sailkatzen dira dagokion edukiontzian, eta ondoren baimendutako kudeatzaileen bitartez birziklatu edota balorizatu egiten dira. Hemen erabilerari buruzko hainbat gako:
Zer eraman daiteke?
-
Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak: belarrak, hostoak, adarrak… (gehienez 15 zm-ko diametrokoak.
-
Etxeetako obra txikietako obra-hondakinak (uralita eta fibrozementuzko osagairik ez).
-
Sofa, koltxoiak, somierrak, toldoak.
-
Plastiko gogorra: fruta kaxak, lorontziak, jostailuak, pertsianak, hamakak, palanganak eta antzekoak…
-
Plastiko filma: bilgarrietarako erabiltzen den plastikoa.
-
Egurra: egurrezko altzariak (armairuak, aulkiak, mahaiak,…), ateak, lehioak, paletak, kajak,…
-
Kartoia: kartoizko kajak eta bilgarriak.
-
Burnikiak: aulkiak, fregaderoak, griferia, zartagiak, kubiertoak,…
-
Aparatu elektriko eta elektroniko handiak: hozgailuak, garbigailuak, estufak, labeak, aire egokituaren aparatuak,…
-
Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: xurgagailuak, mikrouhin-labeak, plantxak, txigorgailuak, frijigailuak, kafe-makinak, ile-lehorgailuak, josteko makinak, irratiak, bideokamerak, soinu-ekipoak, bideo-ekipoak, musika-tresnak, etab.
-
Telebista, monitore eta pantailak
-
Autoetako gurpilak
-
Etxeko hondakin bereziak: pinturak, motorreko olioa, pilak, erradiografiak, aerosolak, toner kartutxoak, etab.
Erabiltzaileak eta mugak
Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritar, komertzio eta gremioek erabil dezakete. Beti ere, erabiltzaile bakoitzeko astean 2m3-ko edota 750 kilo bitarteko mugarekin. Obra hondakinak uzteko, berriz, obra-baimena agiria eraman behar da.
Ordutegiak
Tolosako Garbigunearen ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 15:00-17:30. Larunbatetan, berriz, 09:00-13:30. Andoaingo Garbigunea ohiko ordutegira itzuliko da: astelehenetik ostiralera 09:00-12:30 eta 16:00-19:00.
Bolumen handiko hondakinen bilketa Tolosan
Bestalde, Tolosako udalak bolumen handiko hondakinen bilketa sistemaren nondik norakoak gogorarazi ditu. Asteartetan egiten da bilketa, eta aurrez eskaera egin behar izaten da. Bi modutara egin daiteke eskaera hori: 943 676 216 zenbakira deituz (08:30etik 14:30era), edo mankomunitatearen webgunearen bitartez (Eskaria egin botoian klikatu, eta formularioa bete, dagokion bilketa puntua aukeratuta eta hondakin mota zehaztuta). Hondakinak aukeratutako egunean atera beharko dira, 20:00etatik 22:00etara.
Etxeko tresna handiak (altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak –hozkailuak, ikuzgailuak, etab.–) eta linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.) atera daitezke modu honetan. Obretako hondakinak (bainuontziak, hodi zatiak,…), gurpilak, paletak, kristalak, ispiluak eta objetu ebakitzaileak, berriz, zuzenean eraman behar dira Garbigunera.