Igandean autobusa izango da Bedaioko azoka berezira joan-etorria egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gaurtik aurrera San Esteban auzoko kultur astea ere ospatuko da.

 

 

Datozen egunotan, hitzordu bat baino gehiago izango dira Tolosako auzoetan. Gaurtik hasita kultur astea ospatuko da San Estebanen; igandean, azoka berezi eguna izango da Bedaion.

 

Bedaioko azoka, igandean

Urriaren 19an Azoka berezia ospatuko da Bedaion, 10:00etatik 13:45era frontoian. Aurtengo gaia txerri hiltzea izango da. Bertako produktuekin eta artisauen postuekin batera, odolkiak eta txorizoak egiten ikasteko aukera izango da. Taloak, gaztain erreak, eztia, ogiak, gaztak, barazki freskoak eta postreak ez dira faltako. 14:00etan, berriz, babarrun jatea izango da Artubi elkartean. Tolosatik joan-etorria egiteko autobus zerbitzua izango da. Hiru zerbitzu izango dira orotara, bai igotzeko, baita jaisteko ere. Hauek dira ordutegi eta geralekuak.

Tolosa-Bedaio

  1. zerbitzua: 
  2. 10:30. Tolosa, San Frantzisko elizako geralekua
  3. 10:45. Alegia, eskoletako geltokia
  4. 10:55. Ugarte.
  5. zerbitzua:
  6. 11:30. Tolosa, San Frantzisko elizako geralekua
  7. 11:45. Alegia, eskoletako geltokia
  8. 11:55. Ugarte.
  9. zerbitzua:
  10. 12:30. Tolosa, San Frantzisko elizako geralekua
  11. 12:45. Alegia, eskoletako geltokia
  12. 12:55. Ugarte.

Bedaio-Tolosa

  1. zerbitzua: 12:00
  2. zerbitzua: 13:00
  3. zerbitzua: 14:00
     *joaneko geldialdi berak egingo ditu autobusak.

San Esteban

Gaur abiatuko da San Esteban auzoko XXXVII. Kultur Astea, Ttonttor elkarteak antolatuta. Hauxe da egitaraua:

Urriak 16, osteguna

  • 19:00. XXII. Patata tortilla lehiaketa. Txupina eta Estebaniari ongi etorria, auzoko txarangarekin.
  • 22:00. Cromlech antzezlana Evaren alabak taldearen eskutik.

Urriak 17, ostirala

  • 23:00-01:00. Erromeria Zatekeen taldearekin. 
  • 01:00-04:00. DJ Adarrak.

Urriak 18, larunbata

  • 10:00-19:00. 3x3 bolei txapelketa mistoa, Ferialekuan.
  • 11:00-14:00. II. Artisau Azoka, Tolosaldeko sortzaileekin.
  • 11:00. Gure Zirkuan, haurrentzat zirku tailerra, Maitane Azpirozekin.
  • 17:00. Haur jolasak.
  • 18:00. Buruhandiak eta entzierroa zezen txikiekin.
  • 18:30. Txokolate jatea.
  • 19:00. Bolei txapelketako sari banaketa.
  • 19:30-23:30. Tardeoa, Txanpa Mix 2.0-rekin.
  • 23:30-04:00. DJ Calde.

Urriak 19, igandea

  • 09:15. Diana herriko txistulariekin.
  • 10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.
  • 11:00. 7-12 urte bitarteko haurrentzat gozogintza tailerra, Lander Cornagorekin.
  • 12:00. Kalejira auzoko txarangak alaituta.
  • 14:00. Auzo bazkaria, dantzaldia eta karaokea.
  • Atsedenaldian. Toka txapelketa.
  • Amaieran. Bingoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA