Tolosako Udalak Zarautzen gertatutako hilketa matxista gaitzetsi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/17 | Berdintasuna

Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Euskal Herriko azken hilketa matxistaren aurrean eta familiarekiko eta gertukoekiko elkartasuna adierazi nahi du. 

Era berean, Udalak bat egingo du Tolosako Asanblada Feministak deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin eta dei egiten die herritarrei bertan parte har dezaten, gaur 19:00etan Trianguloa plazan.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan jarraituko du, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz aurrera egiteko programak eta zerbitzuak ezarriz. Gisa honetako erasoen aurrean, zero tolerantzia adierazi nahi du Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA