Baratze parkeko erabiltzaile berriak hasi dira lanean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/09 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Udalak egokitzapen lanak egin ditu parkean.

 

Iurramendiko baratze parke ekologikoak erabiltzaile berriak ditu dagoeneko. Gaur hasi ahal izan dute lanean 76 onuradun berriek, eta gehienez lau urtez aritu ahal izango dira lanean.

Esleipen prozesua amaitu bitartean, Udalak eremua egokitzeko eta txukuntzeko hobekuntza lanak egin ditu: partzelak banatzeko posteak berritu, maldan dauden lursailak egonkortzeko terrazak sortu, baratzeetako lurra irauli eta erabiltzaileen armairuak txukundu dira, besteak beste. Konposta biltzeko puntuak ere lekuz aldatu eta egokitu dira, garraioa errazteko helburuarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA