Biodibertsitate Guneak zazpi jarduera antolatu ditu urteko lehen hiruhilabeterako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Lehen jarduera igandean, hilak 11, izango da: Altzora irteera gidatua egingo da, inguruko paisaiak ezagutzeko.
     

Ohikoa den bezala, Biodibertsitate Guneak urteko lehen hiruhilekorako antolatu duen jarduera sortaren berri eman du. Martxoaren bukaerara bitarte, zazpi ekintza izango dira, horietako bat hiru saiotan banatuta. Hauxe da egitaraua:

  • Urtarrilak 11, igandea. Irteera: Tolosa-Altzo-Tolosa. 09:30ean, Dama berdetik.

  • Urtarrilak 28, asteazkena. 18:00, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa. Gipuzkoako mustelidoak (gazteleraz).

  • Otsailak 22, igandea. Irteera: Berrobi-Belauntza-Tolosa. (*)

  • Otsailak 25, asteazkena. 18:00, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa. Saguzarren biologiari buruzko sarrera lagurra (gazteleraz).

  • Martxoak 1, igandea. Irteera: Hernialde. (*)

  • Martxoak 4, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak I (euskaraz). Izena emateko: biodibertsitategunea@gmail.com 

  • Martxoak 11, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak II (euskaraz). 

  • Martxoak 18, asteazkena. 18:00, kultur etxea. Tailerra: Ilustrazio zientifikoaren hastapenak III (euskaraz)

  • Martxoak 25, asteazkena. Irteera: Hegaztien kantuak (*)

 

(*) ikurrarekin markatutako jardueren kasuan, irteera baino egun batzuk lehenago iragarriko dira, abiapuntua eta ordua, Biodibertsitate Gunearen ohiko kanaletatik.

Ilustrazio zientifikoaren tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatzi beharko da. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA