Eltxo tigrea: ezagutzeko eta saihesteko aholkuak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/22 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Eltxo tigrearen hedapena murrizteko gomendioak eman ditu Eusko Jaurlaritzak.

Eltxo tigrea (Aedes albopictus) intsektu inbaditzailea da, Asiako hego-ekialdetik dator, eta badu ezaugarri nabarmen bat: orban zuriak ditu toraxaren eta hanken inguruan.

2014an Euskal Herrira iritsi zenetik (Europara 70eko hamarkadan), hainbat udalerritan hedatu eta finkatu da; batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Eltxo hau hiriguneetan eta hiri-inguruetan ibiltzen da nagusiki. Tolosan ere detektatu dira osasun publikoarentzat arrisku diren eltxo horiek. Birus-bektoreak direlako dira arrisku; hain zuzen ere, dengea, zika, chikungunya eta beste gaixotasun batzuk transmititzen dituzten birusen bektore.

Tenperaturen gorakadak eta globalizazioak (beste herrialde batzuetako bidaiariak kutsatuta iritsi daitezke gurera) areagotu egiten du birus horiek eltxoetara helarazteko aukera, eta beraz, ziztatzen dituzten pertsonei gaixotasuna kutsatzekoa. Probabilitatea baxua bada ere, eltxoa finkatuta dagoen eremu batean inportatutako kasu bat gertatzen bada, kutsatzeko arriskua handitu egiten da.

 

Nola prebenitu

Ur geldia duten eremu eta ontzietan ugaltzen dira eltxo tigreak: kainu-zuloetan, estoldetan, iturri apaingarrietan, loreontzien plateretan, kanpoko altzarietan, animalien janlekuetan, lorategiko tresnetan, kuboetan, pneumatikoetan eta ura pilatzen duen edozein objektutan.

Herritarren laguntza nahitaezkoa da eltxo tigrearen hedapena murrizteko. Hona hemen herritarrek hartu beharreko neurriak: ziztaden aurreko babesa aplikatzea, eremu pribatuetan ur geldiko fokuak kentzea, eta eltxo tigre bat ikusiz gero, horren berri ematea, argazki bat egin eta app honetara bidalita (Mosquito Alert).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA