Gaixo zeuden 25 zuhaitz ordezkatu dituzte ikasleek, Amarotz auzoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/27 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Hilerrira bidean zeuden aranondo gorriak kendu eta Cercis chinensis ‘Avondale’ espezieko zuhaixkak landatu dituzte.

Landaketa eguna izan dute gaur Tolosako ikasleek. Zuhaitz Egunaren aitzakian, 5. mailako ikasleekin landaketak egiten dira urtero, Udaleko Ingurumen Sailak eta Tolosako Ingurumen Zentroak sustatuta. Aurten, Herrikide ikastetxeko ikasleei egokitu zaie.

Bada, Amarotz auzoan gaixo zeuden 25 zuhaitz ordezkatu dituzte goizean, Tolosako lorezaintza zerbitzuko kideen laguntzarekin. Hilerrira bidean zeuden aranondo gorriak (Prunus cerasifera ‘Pissardii’) onddoen erasoagatik gaixorik zeuden, eta aldatzea beharrezkoa zen.

Zuhaitz horien ordez, Cercis chinensis ‘Avondale’ zuhaixkak landatu dira. ‘Judasen arbola’ edo maitasunaren zuhaitz gisa ere definitzen da espezie hau, bihotz formako hostoak baititu. Udaberrian loreak hostoen aurretik etortzen dira, fuksia kolore deigarrikoak. Lau metroko altuera eta beste hiru metro zabalera izatera iritsi daitezke, eta eraikinetatik gertu landatzeko moduko espezia dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA