-
Mikel Reparaz, Rosa Maria Calaf, Daniel Landa, Roge Blasco, Francesc Bailon, Gonzalo Azumendi, Josto Maffeo, María Sánchez eta Igone Mariezkurrena dira, besteak beste, parte hartzaileak.
-
Ekitaldietarako sarrerak doakoak badira ere, aurrez erreserba egin beharko da saio bakoitzaren aurreko astetik aurrera, Topic-eko leihatilan edo webgunean.
Urtarrilaren 30ean hasiko da Amalur Jardunaldien 19. edizioa. Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako jardunaldiek, mundua ezagutzeko aukera ematen dute, naturan, bidaietan eta antropologian sakonduz.
Apirilaren 4ra arte, zazpi hitzaldi eta mintegi bat eskainiko dira. Urtero moduan, puntako hizlariak bilduko dituzte jardunaldiek. Aurtengo partehartzaileen artean daude, besteak beste, Mikel Reparaz, Rosa María Calaf, Daniel Landa, Roge Blasco, Francesc Bailon, Gonzalo Azumendi, Josto Maffeo, María Sánchez eta Igone Mariezkurrena. Mintegia, berriz, Pablo Zulaicak eskainiko du.
Hizlariek askotariko gaien ikuspegi, iritzi, istorio eta esperientziak partekatuko dituzte. Mikel Reparazek Trumpek AEBetan eta munduan izan dezakeen eragina aztertuko du; Rosa María Calafek eta Daniel Landak Afrikan garai ezberdinetan egindako bi bidaia errepasatuko dituzte; Roge Blascok eta Francesc Bailónek inuit herriaren bizitza eta tradizioak azalduko dituzte; Gonzalo Azumendik eta Juncal Alonsok argazkilaritzaren lanbidearen inguruan hitz egingo dute; Josto Maffeo basamortuaz mintzatuko da; Maria Sanchezek landa eremuari ahotsa emango dio, eta Igone Mariezkurrenak Islandian bizikletaz izandako esperientzia kontatuko du.
Ekitaldi guztiak Topic-eko areto nagusian egingo dira, 19:00etatik 20:30era. Sarrera doakoa izango den arren, aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa izango da. Erreserbak ekitaldi bakoitzaren aurreko astean aktibatuko dira eta Topic-en leihatilan edo webgunean eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko gehienez lau gonbidapen eskuratu ahal izango dira.
Prestakutza saio bat uda ostean
Apirila bitarteko egitarauaz gain, uda ostean prestakuntza-saio bat ere egingo da. Oraindik data zehatza zehaztu ez bada ere, irailean edo urrian izango da: ‘Klima-aldaketaren aurrean kontzientzia kritikoa garatzeko bidea’ da izenburua. Saio honen inguruko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira.
19. Amalur Jardualdien egitaraua
Urtarrilak 30 | Mikel Reparaz | Trump 2.0 eta Estatu Batuen etorkizuna | EUS
Mikel Reparaz, nazioarteko kazetari eta idazleak, Donald Trumpen bigarren agintaldiaren eragina aztertuko du gatazka globaletan, hala nola Ukrainako gerran, Palestinako gatazkan eta giza eskubideetan. Reparaz Bruselan eta New Yorken korrespontsal izan da, eta "Las Grietas de América" eta "Amerikaren Arrakalak" liburuen egilea da.
Urtarrilak 31 | Rosa María Calaf, Daniel Landa | Afrikatik bi bidaia | CAST
Rosa María Calaf, 40 urtetik gorako esperientzia duen eta AEB, Errusia eta Txina bezalako herrialdeetan korrespontsal izan den kazetari ospetsua da. Daniel Landa dokumentalista eta 130 herrialde baino gehiagotan espedizioak zuzendu dituen esploratzailea da. Afrikan egin dituzten bidaien bidez, bertan izandako aldaketa sozial eta naturalak aztertuko dituzte.
Otsailak 7 | Roge Blasco, Francesc Bailon | Inuit herria. Ipar Handiko ehiztariak | CAST
Francesc Bailon, kultura artikoetan espezializatutako antropologoa da, eta Roge Blasco, bidaietan eta abenturetan aditua den kazetaria. Inuit herri indigenaren bizimodu eta tradizioen inguruko hitzaldia eskainiko dute.
Otsailak 13 | Gonzalo Azumendi | Azumendi unibertsoa. Mundua argazkitan | CAST
Gonzalo Azumendi, bidaietako argazkilari inspiratzaileenetako bat, bere ibilbide profesionalaren errepasoa egingo du. Bere lanak munduko toki eta pertsonen esentzia harrapatzeko duen grina erakutsiko du.
Otsailak 14 | Josto Maffeo | Hare-granitoak: ezerezean zerbait gehiago dago | CAST
Saharako esploratzaile eta kazetari italiarrak, basamortuko nomaden artean bizi izandako esperientzien inguruko istorioak kontatuko ditu. Giza harremanetan oinarritutako lotura eta kontakizunekin, kultura-ulermenari egindako ekarpenengatik "Cavaliere" titulua jaso du.
Apirilak 3 | Maria Sanchez | Loratzeko ahalegina | CAST
María Sanchez albaitaria eta idazlea da. Desagertzeko arriskuan dauden bertako arrazekin lan egiten du eta lau libururen egilea da. Estereotipoetatik urrun dagoen landa-ingurunearen ikuspegi baten berri emango du, zeinak bere garaian, bideak ireki zituen eta eztabaida bizia planteatu zuen. Ahotsa emango die inoiz entzun nahi ez ditugun pertsonei.
Apirilak 4 | Igone Mariezkurrena | Westfjords: Islandia bizikletaz | EUS
Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak Islandiako fiordo urrunetan bizikletaz izandako esperientzia kontatuko du. Groenlandia, Nepal eta Sahara bezalako lekuetara ere bidaiatu du, eta abentura ikuspegi antropologiko eta jasangarri batekin uztartuko du.
Martxoak 19 eta 20 | Pablo Zulaica | Bidaiarik jasangarriena trenez egiten da. 20 tren bidaia eta bere protagonistak | CAST
Pablo Zulaica kazetari eta bidaia kronika ugariren egileak, trenaren bidez egin dituen kulturen, paisaien eta bizimodu berrien inguruko aurkikuntzak aztertuko ditu. Mexiko Hirian bizi da, eta El País edo National Geographic Traveler bezalako hedabideetan lan egindakoa da, bidaia eta jasangarritasunaren arteko lotura arakatuz.