Oria eta Araxes ibaietako zubien begietan zuhaitzak kendu edo inausiko dituzte

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/21 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Gaur eta bihar, Oriako ibaikoak egingo dituzte.
     

Ibaiko zubien begietan zuhaitzak kendu edo inausiko dituztenez, pasabidea baldintzatua egongo da gaur eta bihar Iurramendi pasealekua eta Araba etorbidea lotzen dituen zubian (SAM zubian) 08:30etik 15:00etara, bai eta zezen plaza ondoko zubian, Andre Mari elizaren ondoan eta Arramelen bi gunetan. Azkenengo horretan, trafikoa ez da oztopatuko. 

Oria ibaiko lanak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte. Araxes ibaian, berriz, bisoi europarraren ugalketa-zikloa dela eta, ezin izango dira lan horiek egin abuztura arte.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA