Tolosak baditu babesgune klimatikoak muturreko tenperaturak direnerako

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/22 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Kalean ibiltzen diren udal langileek  barruko lanak egingo dituzte 11:00etatik aurrera.
  • Ordurik freskoenetan lan egin dezaten, kale garbitzaileei dagokienez, biharko jarduna goizeko seietan hasiko dute eta 12:00ak arte izango dira lanean.

Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan, ekainaren 22an, alarma gorria  aktibatuko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan muturreko tenperatura altuengatik. Alarma gorria 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean; tarte  horretan, tenperatura maximoak 40 ºC ingurukoak izango dira Kantauri isurialdeko barnealdean.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako alerta gorriaren ondorioz, erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Tolosako Udalak, bero-kolpeek eta tenperatura altuek osasun-arazorik sor ez dezaten. Hain zuzen ere, kanpoan zein barneko kirol-kantxetan, 12:00etatik 20:00etara, jarduera fisikorik ez egitea gomendatzen da. Era berean, igerilekuko solariuma ordu-tarte horretan ez erabiltzea gomendatzen da. Hori horrela izanda, ezin izango da han egon alerta-egoerak irauten duen bitartean. Ezinbestekoa da itzalean egotea, ur asko edatea eta gorputza maiz bustitzea. Neurri horiek bereziki garrantzitsuak dira ume txikientzat, adinekoentzat eta, oro har, pertsona zaurgarrientzat.

Tolosako babesgune klimatikoak eta autobabes-gomendioak

Datozen egunetan aurreikusten diren muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, garrantzitsua da gogoraraztea Tolosak badituela babesgune klimatikoak, besteak beste, Zumardiaundia, San Estebango auzo-parkea, Zabalarreta parkea eta Usabal kirolgunea. 

Tenperatura altu horiek eragin ditzaketen ondorio negatiboei aurre egiteko edo arintzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak aholkatu dituen autobabes-gomendioen artean daude: Aire zabaleko berotik babestea, etxea fresko mantentzeaegarri izan arte itxaron gabe maiz edatea ura eta likidoak, pertsona zaurgarrienak zaintzea eta arropa arina eta eguzkitako krema erabiltzea. Azkenik, bero-kolpearen sintomak (zorabioak, buruko mina, goragalea...) izanez gero osansun-zerbitzuekin harremanetan jartzea gomendatzen da

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA