Tolosako bost zubitan informazio-panelak berritu dituzte

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/05 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Herritarrak sentsibilizatzeko helburuz, animaliei jaten ez emateko mezuak zabaldu, eta Araxes ibaiaren balio ekologikoa nabarmendu dute.
     

Tolosako hainbat zubitan informazio-panelak berritu dituzte azken egunotan. Guztira, zaharkituta zeuden sei panel kendu, eta berriak jarri dira bost zubitan: Arrameleko zubian, Naparzubian, Zubiberrian, Euskaldun berria zubian eta kiroldegi ondoko egurrezko zubian.

Panel berriek diseinu bera dute, eta herritarrei zuzendutako mezu argia dute: animaliei jaten ez emateko abisua. Udalak gogorarazi du praktika horrek kalte egin diezaiokeela ibai inguruko faunari eta oreka ekologikoari.

Kiroldegiaren ondoko egurrezko zubian, gainera, panel osagarri bat ere jarri da, Araxes ibaiari buruzko informazioarekin. Ibai hori Oria ibaiaren ibaiadarra da, eta bere fauna eta flora bereziengatik babestuta dago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA