Iñauterietan hondakin bilketa indartuko du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/02/06 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Iñauteriak direla-eta, eta programatutako ekitaldiak zuzen gauzatzea errazteko, beste urte batez, hondakin bilketa zerbitzua egokituko du Tolosako Udalak.

Hondakin bolumen handia sortu ohi den egunak izanik, ondorengo puntuetan bandejak jarriko dira, beti ere ohiko eran sailkatu ezin daitekeen hondakinak soilik eramateko:

  • Enperadore: 1
  • Barrena: 2
  • Musika eskola: 1
  • Euskal Herria plaza: 2
  • Soldadu: 1
  • Oria: 1 (Hotel Oria eta Txinoen arteko aparkalekuan)
  • San Esteban: 1
  • Nafarroa etorbidea: 1 (igandetik aurrera)

Eta egun dauden beira-edukiontzien sarea indartuko da:

  • Musika eskola
  • Zerkausia
  • Euskal Herria plaza
  • Lapurdi plaza

 

Sortzaile bereziak

Sortzaile berezien kartoi bilketarik ez da egingo otsailaren 8tik 13ra (edukiontzietan utzi beharko dute kartoia) eta arrandegien hondakin bilketa ostirala (9) eta larunbatean (10) gauzatuko da eguerdian. Gainontzeko egunetan ez da arrandegien hondakin bilketarik egongo.

 

Iñauterietan ere birziklatu eta hondakinak gutxitu

Tolosako Udalak urte osoan garatzen duen hondakinen prebentzioarekin jarraituko du. Iñauterietan ere birziklatu, berrerabili eta zaborra gutxitu behar dugu. Aldi berean, herria garbi mantentzea guztion lana da. Iñauteriak garbiak eta ingurugiroarekin errespetagarriak izan daitezen, hondakinak era egokian bereizi eta dagokion edukiontzian botatzea eskatzen dugu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA