Ikasleek berrerabilitako materialez egindako apaingarriekin dekoratu dute herria

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/13 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Tolosako ikasleek, Udalak abian duen Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan, gabonetarako apaingarriak eginten aritu dira pasaden asteotan. Berrerabilitako materialez egindako apaingarriak kokatu dituzte Tolosako hainbat gunetan, hondakinak eta energia kontsumoa gutxitu eta jasangarritasunez jokatu behar dugula gogorarazteko.

Herriko hiru gunetan ezarri dira apaingarriok, parte hartu duen ikastetxe bakoitzak horietako bat apaintzeko ardura hartuaz:

  • Plaza Berriko kioskoa apaindu dute Herrikide ikastetxeko ikasleek.
  • Berdura Plazan ikusgai daude Samaniegoko ikasleen apaingarriak.
  • Usabalen, Laskorain ikastolaren inguruaren ardura aipatutako ikastolak izan du.

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak ikasleen lana zoriondu eta eredu direla adierazi du: “energia eta baliabide naturalak mugatuak dira. Tolosako ikastetxeek egin duten lanarekin argi geratzen da badela beste modu bat kaleak apaintzeko, energia gastua murriztuz eta berrerabiliz, baina hori bai, lana eta ilusio asko jarriz” gaineratu du Amantegik.

Etxeetan ere zentzugabeko kontsumoaren aurrean herritarrak keinu jasangarriak egitera animatu nahi ditu Udalak, apaingarriekin bezala otorduetan ere, bertakoak eta garaikoak diren produktuak aukeratuz, edota opariak aukeratzeko garaian.
 

Gabonetan ere, arduraz

Hainbat gomendio luzatu dituzte Ingurumen sailetik:

  • Gertuko komertzioetan kontsumitu. Bertako ekonomia sustatzeaz gain, garraioaren ondorioak gutxitzen dira.
  • Kontutan hartu bigarren eskuko eta bidezko merkataritzako produktuen aukera, eta baita materialak ez direnak ere: ikastaroak, ikuskizunak, esperientziak edo dohaintzak oparitu ditzakegu.
  • Etiketa irakurri eta ziurtatu ingurumen eta lan baldintzak errespetatzen direla.

Data hauetan hondakinen sorrera handitu egiten da eta gaikako bilketa berriz gutxitu. Herritarrei hondakinak egoki sailkatzen jarraitzeko eskaera ere egin die Ingurumen zinegotziak.

Argazkiak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA