Iurramendiko udal baratzeak erabiltzeko eskaerak egin daitezke azaroaren 5a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/21 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosako Iurramendi Egoitzaren aurrean jarriko diren 81 udal baratzeak erabiltzeko lizentziak esleitzeko prozesua abiarazi du Udalak.

  • Eskaerak telematikoki edo UDATEn egin daitezke azaroaren 5a bitarte.

 

Tolosako Udalak Iurramendi Egoitzaren aurrean jarriko diren 81 udal baratzeak erabiltzeko lizentziak esleitzeko prozesua abiarazi du. Gehienez 4 urtetan zehar erabili ahal izango dira.

Esleipendun erabiltzaile bakoitzak fidantza eta urteko tasa ordaindu beharko ditu. Urteko tasa orokorra dago finkatuta eta desberdina da mugikortasun urriko pertsonentzat, langabetuentzat edo elkarteentzat.

Honakoak dira onuradun izateko bete beharreko baldintzak: Tolosan erroldatuta egotea eta gutxienez herrian bizitzea esleipena baino hiru urte lehenagotik, Tolosako Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketak egunean edukitzea, beste baratze ekologiko baten erabiltzailea den bizikidetza-unitate bateko kide ez izatea, eskatzaileak edo bere bizikidetza-unitateko kideren batek ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokia den lurrik, eta zigorrik ez izatea lehenago aisialdirako beste baratze ekologiko baten jabe izan delako.

Eskaerak telematikoki edo UDATEn egin behar dira azaroaren 5a baino lehen. Kontsultatu deialdiaren oinarriak hemen.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA