'#plastikorikgabe-ko planeta bat' aldarrikatu dute Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Argazki galeria amaieran

1972 urtetik, ingurumenaren inguruan kontzientzia eta ardura sortu eta babes ekintzak sustatzeko asmoz, ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Urtero bezala, Tolosako Udalak egun honen aldarrikapenarekin bat egiten du eta bide horretan, hainbat ekintza antolatu dira, tartean, pasaden ekainaren 3an Elosegi Parkeko hegaztien jantoki eta begiratoki berriak ezagutara emateko tailerrak eta asteazken honetan, ekainak 6, burutu den Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketa. Hamargarren edizioa izan da aurtengoa eta urtean zehar landutako “Aldaketa Klimatikoa” gaiari buruzko hausnarketa partekatua gauzatu dute eskualdeko ikastetxeen artean. Horrez gain, Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko leloarekin bat eginez, 'Planeta bat #plastikorikgabe', plastikoaren arazoaz jabetzeko panel-mural bat osatu dute. Tolosaldeko eskola komunitateak eta EA21 proiektuan inplikazioa duten Udalek hartu dute parte.

Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak adierazi duenez plastikoen gehiegizko erabilpenak lotura zuzena du klima aldaketarekin: “hori egon gara lantzen ikasturtean zehar ikasleekin. Datuak esanguratsuak dira: urtetik urtera sortzen eta erabiltzen dugun plastikoaren kopurua gora doa, minutu bakoitzeko kamioi batean sartzen den plastiko kopurua ailegatzen da itsasora, plastikozko produktu asko erabilera bakarrekoak dira eta milaka urte behar dituzte degradatzeko, itsasoan eta ibaietan biltzen diren plastikoek bertako bizitzan kalteak sortzen dituzte... Baina badira ekiditeko neurriak, adibidez: ekonomia zirkularra, hau da berrerabili eta birziklatu, eta plastikoen bildukien erabilera gutxitzea, beste aukera bilatuz. Eta arazoari aurre egitea denon ardura da: instituzioena, enpresena, supermerkatuena eta herritarrona, kontsumitzaile bezala”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA