Tolosa klima-ekintzarekiko konpromisoagatik aitortua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/20 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Alkateen Klima eta Energia Itunari (Covenant of Mayors for Climate and Energy) atxikituta dago Tolosa, tokiko klima-ekintzaren aldeko mundu-mugimendu handiena dena, eta mundu osoko 10.000 udalerri baino gehiago biltzen dituena.

 

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko udalerriek tokiko eremutik energia eta klima trantsizioari heltzeko egindako lana aitortzeko antolatutako ekitaldian parte hartu zuen atzo Tolosako Olatz Peon Ormazabal alkateak.

Tolosa Alkateen klima eta Energia Itunaren parte da, tokiko klima-ekintzaren aldeko herri eta hirien munduko mugimendurik handienaren parte, 2050erako klima-aldaketaren inpaktuetara moldatzeko gaitasuna handitzeko eta herritarrek energia seguru, jasangarri eta eskuragarria izateko duten ahalmena indartzeko helburu eta konpromosikoekin; helburu horiek Euskadiko tokiko klima-ekintzaren abangoardian kokatzen dute Tolosa.

 

Klima aldaketari modu integralean erantzuteko egitasmo eta tresnak:

Tolosak ibilbide luzea du egina energia eraginkortasunaren, energia berriztagarrien eta mugikortasun jasangarriaren arloan. Mugikortasun Jasangarriko Plan Berria izateaz gain, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana ere garatzen ari da udala eta trantsizio energetikoaren aldeko apustuan aurten Hiribus elektriko berria jarriko da martxan, eguzki plakak ezartzeari ekin zaio ferialekuan eta mugikortasuna hobetzeko hainbat neurri hartu dira mugikortasun plan berriaren baitan.

 

Alkateen Klima eta Energia Itunari buruz

Alkateen Klima eta Energia Ituna (Covenant of Mayors for Climate and Energy) nazioarteko ekimen bat da, eta mundu osoko herriak eta hiriak modu zabalean lotzen ditu klimaren eta energiaren tokiko ekintzaren inguruan. Ekimen horretan 61 herrialdetako 10.000 tokiko eta eskualdeko gobernu baino gehiago biltzen dira, eta, beren borondatez, klimaren eta energiaren nazioarteko helburuak ezartzeko konpromisoa hartzen dute.

2009az geroztik Energiaren Euskal Erakundea eta, 2019az geroztik, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, dira Euskadiko Alkateen Itunaren erakunde koordinatzaileak, euskal udalerriei tokiko esparruan klima- eta energia-trantsizioa lortzea ahalbidetuko duten tresnak eta ekimenak ezartzen laguntzeko helburuarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA