Tolosako Udala, jasangarritasun-politikak abiatzera zuzendutako barneko egitura eta koordinazioagatik, aitortua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/18 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosarekin batera, Legazpi, Durango, Gasteiz eta Amurriok ere aitortza lortu dute, aipamen bereziak jasota.

  • Gasteizko Udalak lortu du Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria”.

  • Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “Udalaren eta bereziki udal teknikariek egindako lanaren errekonozimendua da. Baina ezin gara lokartu. Guk maila lokalean politika jasangarriak bultzatzen jarraitu beharra dugu, osagarritasun ardatz, gainerako erakundeekin koordinatuz eta arduraz jokatuz, gure planetak inoiz baino gehiago behar gaitu eta”.


Tolosako Udalak bigarren edizioz jarraian irabazi du aipamen berezi bat jasangarritasun-politikak abiatzera zuzendutako barneko egitura eta koordinazioagatik, “zeren udalerri aurreratuena baita bere pertsonalaren koordinazio eta inplikazio teknikoan”. Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren eskutik jaso du saria Tolosako Ingurumenzinegotzi den Patxi Amantegik, gaur goizean Arabako hiriburuko Europa Batzar Jauregian egindako ekitaldi batean; bertan, Gasteiz, Legazpi, Durango eta Amurrioko udalerriek ere aipamen berezi bana jaso dute, aitortza gisa.

Tolosak bere hirugarren ekintza plana onartu berri du. Amantegiren hitzetan, “gure apustua Agenda 21eko ekintza plana udal osoaren ekintza plana bihurtzea izan da, jasangarritasuna udaleko arlo desberdinetan zabaltzeko baliagarria izan dadin eta herritarren parte hartzea, 2017-2027 Ekintza Plan honen bitartez bideratuz. Prozesu honi tolosatzen deitu diogu”.

Gaineratu du ekitaldian egindako hitzartean aitortza honek Udala “bide onean” doala ohartarazteko balio duela: “Udalaren eta bereziki udal teknikariek egindako lanaren errekonozimendu bat da. Baina ezin gara lokartu. Lan handia dago egiteko oraindik, bai udalerri mailan, baita maila globalean ere. Egunerokoan jasangarritasuna bultzatzea ez da erreza eta aurkitutako erresistentzia guztiak ekinaren ekinaz gainditzen saiatu behar gara. Guk maila lokalean politika jasangarriak bultzatzen jarraitu beharra dugu, beste erakundeekin koordinatuz eta arduraz jokatuz, gure planetak inoiz baino gehiago behar gaitu eta”.

Gasteizko Udalak lortu du Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria”, "jasangarritasunaren inguruko ikuspegi estrategikoa duen administrazio publiko bat izateagatik, bere politikak zeharkakotasunez eta modu koordinatuan gauzatzeko duen ahalmen handiagatik, eta herritarrak politika horien ezinbesteko alderdi gisa inplikatzeagatik".

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA