Beroa eta hotza sortzeko sistema hobetzeko lanak egingo ditu Tolosako Udalak datozen bi hilabeteetan, energia-eraginkortasuna optimizatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/24 | Kirolak
  • Epe ertain eta luzera zerbitzu jasangarriago eta fidagarriagoa bermatzeko lanek zenbait deserosotasun sor ditzakete: unean uneko  zarata, espazio batzuetako tenperatura-aldaketak, gune jakin batzuetan erabilera-murrizketak edo ohiko ordutegietan aldaketak

Tolosako Udalak Usabal kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi die instalazioetan beroa eta hotza sortzeko sistema hobetzeko egiten ari diren lanak azken fasean sartu direla. Lan horien ondorioz, hurrengo bi hilabeteetan, deserosotasun batzuk jasan ditzakete erabiltzaileek.

Jarduera horiek beharrezkoak dira Usabal kiroldegiko energia-eraginkortasuna optimizatzeko, erosotasun termikoa hobetzeko eta epe ertain eta luzera zerbitzu jasangarriago eta fidagarriagoa bermatzeko. Hala ere, obrek dirauten bitartean, zenbait eragozpen sor daitezke, hala nola unean uneko zaratak, espazio batzuetako tenperatura-aldaketak, gune jakin batzuen erabilera-murrizketak edo ohiko ordutegietan aldaketak.

Jakinda lan horiek kiroldegiko erabiltzaileei eragozpenak sor diezazkiekeela, eragina ahalik eta gehien murrizteko eta obren iraupena laburtzeko neurri guztiak hartzen ari da Udala.

Erabiltzaileek egoera ulertuko dutela espero du Udalak, eta eskerrak eman nahi dizkie aldez aurretik. Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, kiroldegiko langileekin harremanetan jartzera deitu ditu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA