Bihartik aurrera banatuko dira Mugi Tolosako 2026ko egutegiak, Zerkausian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/01 | Kirolak
  • Goizeko 10:30etik 12:30era banatuko dira, doan, Zerkausian, abenduaren 2tik 4ra. 

 

 

Azken urteetan egin moduan, Mugi Tolosa egitasmoak datorren urterako egutegia prestatu du, proiektuan egindako jarduerak islatzen dituena. Egitasmoan parte hartzen duten herritarrak dira, hain zuzen ere, egutegiko irudien protagonista. 

Batez ere adinekoen artean ohitura osasuntsuak sustatu asmoz, astero-astero irteerak eta beste hainbat jarduera antolatzen dira. 

Egutegien banaketa Zerkausian egingo da, bihar, etzi eta etzidamu, abenduaren 2an, 3an eta 4an. Doan banatuko dira, eta goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era banatuko dira hiru egunetan. Gerora, alerik soberan geldituz gero, Usabal kiroldegian eta Udaten izango dira eskuragai. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA