Dena prest Tolosan Errege Kopako finalaz gozatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/16 | Kirolak
  • Plaza Berrian izango da zaleen gunea, pantaila handia jarriko da partida jarraitu ahal izateko, eta musika eta gaztetxoentzako ekintzak izango dira arratsaldeko 17:30etik aurrera.
     

Sevillako finala Tolosan bizi ahal izango dute realzaleek. Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarlanean, gune nagusi bat prestatuko dute, egun berezi hau bertan bizi nahi duten zale guztiak biltzeko. Leku aproposa izango da, ehunka zalez inguratuta, partida historikoaz gozatzeko.

Arratsaldeko lehen ordutik, 17:30etik aurrera, Plaza Berrian jarriko da zaleen gunea. Txarangak Tolosako kaleak zeharkatu ditu, eta plazan bertan DJ bat arituko da giroa alaitzen. Ondoren, denetariko ekintzak egongo dira plazan: puzgarriak, aurpegi-margoketa, merchandisinga banaketa, photocall bat... 

Sevillan gertatzen den guztia jarraitzeko aukera izango da horrela. Pantaila handia ere izango da, noski, partida zuzenean jarraitu eta iluntze berezia bizi ahal izateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA