Ero Etxe Krosa dela-eta, Rondilla kalea eta Zubi Berria itxita egongo dira igande goizean

Tolosako Udala
2020/01/17 | Kirolak
  • 10:00etatik 14:00etara egongo dira itxita eta autobusen geralekuetan aldaketak egongo dira

 

Igandean egingo den Ero Etxe Krosa dela-eta, Rondilla kalea eta Zubi Berria itxita egongo dira igande goizean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Ondorioz, autobusen geralekuak aldatu egingo dira. Honakoak izango dira igandean autobusen geralekuak:

  • Ibilbide luzeko autobusak Rondilla 34 parean geratu ordez Santa Klaran geratuko dira (Zumardi Txikia).

  • TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Kondeaneko Aldapa 3 (Agaramundu), Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi. Ez dira Zezen Plazara sartuko.

  • Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) aldatuko da geltokia. Rondilla, San Frantzisko-eliza eta San Frantzisko Labaien-eko geltokiak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA