Iñauteriak baliatuz hainbat lan burutzeko, Usabal kiroldegia itxita egongo da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/26 | Kirolak

Otsailaren 28tik martxoaren 6ra Usabal kiroldegia itxita egongo da hainbat mantenu eta garbiketa lan burutzeko. Bitarte horretan, Berazubiko instalakuntzak zabalik izango dira honako ordutegian:

  • Osteguna, otsailak 28: 9:00-14:00.

  • Ostirala, martxoak 1: 9:00-21:00.

  • Larunbata, martxoak 2: 9:00-14:00.

  • Igandea, martxoak 3: itxita.

  • Astelehena eta asteartea, martxoak 4-5: 9:00-14:00.

  • Asteazkena, martxoak 6: 9:00-21:00.

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, usabal@usabalkiroldegia.com helbidera idatzi edota 943 53 64 00 deitu daiteke.

Usabaleko mantenu eta garbiketa lanak hon akoak izango dira:

Geraldi tekniko hau nahitaez egin behar da ur zonalde osoan, 32/2003 Dekretuak (erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa) agintzen duenaren arabera, lan hauek egiteko: urtegi eta konpentsazio tanke guztiak hustea, garbitzea, desinfektatzea eta algen kontrako tratamendua.

Era berean, legionellaren arriskua duten instalazioetan prebentzio lanak erregulatzeko dekretuak agintzen duenaren arabera, ur beroaren sistema osoaren hustuketa eta desinfekzioa geraldi teknikoa egiten denean gauzatu behar da.

Egun horiek aprobetxatuz, aipameneko eginbeharrez gainera, beste hainbat lan egingo dira instalazioaren mantentze eta garbiketa orokorraren arloetan.

Ildo horretatik, instalazio osoan eta bere inguruetan desratizazio, desintsektazio eta desinfekzio lanak egingo ditu enpresa espezializatu batek, gure aurreikuspenen arabera.

Suteen kontrako eta larrialdietako sistema guztiak begiratuko dira, behar bezala funtzionatzen duten ikusteko.

Garbiketa sakona egingo da: instalazioetako dotazio guztiak, aldagelak, bainuak, takilak, pasilloak, kirol kantxak, jardueretan erabiltzen den tresneria, fitness makinak, etab.

Gainera, area bakoitzean egin beharreko guztiak egingo dira:

  • Futbol zelaia: mantentze lanak kautxuan, hautsitako sareak konpondu, aulkiak, perimetroko hustubideen garbiketa...

  • Fitness aretoa: Technogym etorriko da tresna guztiak prest jartzeko. Hain zuzen, aretotik tresneria osoa aterako da garbiketa sakon bat egiteko.

  • Padela: Belarra orraztu eta palen kolpeekin hondatutako hormak konpondu egingo ditugu.

  • Saunak sakonki garbitu eta desinfektatu egingo ditugu, eta egurra lixatu eta tratatu.

  • Hidromasajeko baineran eroritako gresiteak jarri egingo dira.

  • Elementu txiki guztiak prest jarriko dira: bisagrak, eskulekuak, apaingarriak, konketak, wc tapak...

Aurreikusten da, bestetik, hondatutako zonak pintatzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA