Irene Caminos kirolaria omendu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/30 | Kirolak
  • Usabal kiroldegiaren sarreran plaka bat jarri dute, kirolari tolosarrak aitortzeko horman, non 'Irene Caminos, 2018. Bike Trial' irakur daitekeen.
  • Olatz Peon Ormazabal alkatearen eskutik Berdintasun saria jaso du Caminosek, eta Christian Fernandez Kirol zinegotziak lore sorta bat eman dio.
  • Iruditan omenaldia.

Usabal kiroldegian egin dute ekitaldia. Plaka bat jarri dute sarreran dagoen kirolari tolosarrak aitortzeko horman, non 'Irene Caminos, 2018. Bike Trial' irakur daitekeen. Aurretik Xabi Alonso, Edurne Pasaban edota Joseba Rojok, beste hainbaten artean, dute plaka ezarria horma honetan. Eli Pagola bertsolariak musikatu du ekitaldia. Olatz Peon Ormazabal eta Tolosako Udalbatzako hainbat zinegotzi bertaratu dira. Hain zuzen, alkatearen eskutik Berdintasun saria jaso du Caminosek, eta Christian Fernadez Kirol zinegotziak lore sorta bat eman dio. Iruditan duzue omenaldia.

Hauek dira azkeneko 2 urte hauetan Irene Caminos tolosarrak lortutako postu garrantzitsuenak:

2018

  • 1. postua. Espainiako Trial Txapelketa.
  • 1. postua. Espainiako Trial Kopa.
  • 4. postua. Europako Trial Txapelketa.
  • 3. postua. Trialeko Munduko Kopa.
  • 1. postua. Munduko Txapelketan taldeka.
  • 5. Munduko Txapelketan.

2017

  • 2. postua. Espainako Trial Txapelketa.
  • 5. postua. Trialeko Munduko Kopa.
  • 3. Trialeko Munduko Txapelketa.

Kirolari tolosarrak aitortzeko horma

Usabal kiroldegiko horman honako kirolariek dute plaka:

  • 2004. Xabier Fernandez. Bela.
  • 2005. Armandi Roca. Atletismoa.
  • 2006. Kepa Caballero. Patinaia.
  • 2007. Edurne Pasaban. Mendizalea.
  • 2008. Xabi Alonso. Futbolaria.
  • 2009. Joseba Rojo. Eskiatzailea.
  • 2010. Xabi Alonso eta Edurne Pasaban. Berezia.
  • 2011. Unai Arroyo. Korrikalaria.
  • 2014. Imanol Rojo. Eskiatzailea.
  • 2018. Irene Caminos. Bike Trial.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA