Jada erreserba daiteke Usabal kiroldegiko 2018-19 ikasturteko ikastaroetarako plaza

Tolosako Udala
2018/06/11 | Kirolak
  • Abuztuaren 15a bitarteko epea dago horretarako.
  • Ikasturte osoko izen emate sistema jarri da abian: irailean eginiko izen emateak ikastaroan parte hartzeko eskubidea emango du ekaina bitarte, inongo izen emate berririk gabe eta plaza ziurtatuta izanda.
  • Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da. Ordainketak hiruhilabetekoa izaten jarraituko du.

Usabal kiroldegiko ikastaroren batean azken hiruhileko honetan parte hartzen ari den edonork dagoeneko plaza gorde dezake hurrengo ikasturte osorako. Abuztuaren 15a bitarteko epea dago horretarako. Irailean hasiko da 2018-19 ikasturtea.

Udaleko kirol sailean nabarmendu dute, ikastaroetan parte hartzen duten askoren iradokizunei jarraiki eta urtero partehartzaileen %85a bere taldeetan hiruhilabetero-hiruhilabetero jarraitzen dutela ikusirik, erabaki dela, prozesu hau errazteko asmoarekin, ikasturte osoko izen emate sistema abian jartzea. Honela, irailean eginiko izen emateak ikastaroan parte hartzeko eskubidea emango du ekaina bitarte, inongo izen emate berririk gabe eta plaza ziurtatuta izanda.

Hala ere, ez da derrigorrezkoa ikasturte osoan gauzatzea ikastaroa. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea. Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda.

Ordainketak hiruhilabetekoa izaten jarraituko du.

Informazio guztia www.usabalkiroldegia.com -en.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA