'Mendi Tour Tolosa' film laburren lehiaketa abian otsailaren 15a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/17 | Kirolak
  • Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak behar dute izan.
  • Bi sari daude jokoan, irabazle nagusiarena, 600 euroko sariarekin, eta Tolosaldeko lanik onenarena, 400 euroko sariarekin.
  • Orain arteko 8 edizioen eboluzioa aintzat hartuta, 2018koa izan zen ikusle gehien izan dituena, eta sarrera salmenta handienekoa: 1604 lagun elkartu ziren Leidorren hiru egunetako saioak batuta.

Mendi Tour Tolosa jaialdiaren 9. edizioa izango da martxoaren 11tik 13ra ospatuko dena. Mendi Film Festival elkarteak, Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak sustatzen duten jaialdiko programazioa Mendi Film Festival jaialdiko ikus-entzunezko onenek osatzen dute, baina baita 'Mendi Tour Tolosa' film laburren lehiaketatik irtendakoek ere. Hori horrela, motorrak berotzen joateko, Udalak zabaldu du lehiaketan parte hartzeko epealdia: otsailaren 15a bitarte aurkeztu daitezke lanak. Bi sari daude jokoan, irabazle nagusiarena, 600 euroko sariarekin, eta Tolosaldeko lanik onenarena, 400 euroko sariarekin.

Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak behar dute izan. Nahi duen orok har dezake parte eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake. Lanek ezin dute 5 minututik gorako iraupena izan, edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, formatu digitalean, eta originalak behar dute izan. Epaimahaia mendia eta ikus-entzunezkoen munduarekin lotura estua duten adituek osatuko dute.

Lanak Tolosako Udaleko Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke (Plaza Zaharra 6), astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15era. Baita we transfer bidez kultura@tolosa.eus -era idatzita ere.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

2018koa, edizio arrakastatsuena

2018ko martxoaren 12, 13 eta 14an ospatu zen Tolosako Mendi Tourraren zortzigarren edizioa. Ikusle aldetik oparoa izan zen beste behin: 1604 lagun elkartu ziren Leidorren hiru egunetako saioak batuta. Eguneko: martxoaren 12an, astelehena, 643; martxoaren 13an, asteartea, 442; eta martxoaren 14an, 519.

Orain arteko 8 edizioen eboluzioa aintzat hartuta, 2018koa izan zen ikusle gehien izan dituena, eta sarrera salmenta handienekoa. Azpimarratzekoa da egun bakarreko datuetan jarritako tope berria: 643 ikusle.

Eboluzio horretan, 2011tik 2013ra egindako edizioek bi eguneko epealdia izan zuten, eta 600, 1000 eta 950 ikusle izan zituzten, hurrenez hurren. 2014tik 2018ra bitartean berriz, 3 egunetako luzera izan zuen jaialdiak, eta 1417, 1260, 1478, 1480 eta 1604 pertsona igaro zirne Leidor aretotik, urtez urte.

Kultur eskaintza hau egonkortuta egotetik haratago, ohitura bihurtu da Tolosan, Tolosaldean, eta baita Donostialdea, Goierri eta Urolaldeko eskualdeetan ere, toki horietatik guztietatik biltzen baita publikoa Leidorrera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA