TAK arraun klubak emakumezkoen traineruaren aurkezpena egingo du Trianguloan maiatzaren 19an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/09 | Kirolak

Datorren maiatzaren 19an, larunbata, Tolosaldeko emakumezkoen trainerua emango da ezagutara Trianguloan egingo den aurkezpenean. 12:00etan izango da ekitaldia. Tolosako Udalak ere babestu du proiektua.

Bideo baten bitartez egin die bertaratzeko gonbita herritar guztiei arraun klubak, honako mezua zabalduz: "Guk bizitako amets hura, oraingo belaunaldiak ere bizi dezan. Gogoratze hutsarekin jartzen zaidan oilo ipurdia, zuen azaletan sentitu dezazuen. Hasitako bideak eten gehiago izan ez ditzan. Eta guk izan ez genuen aukera izan dezazuen. Gure aurkari izan zaitezte. Gure kide izan zaitezte. Emakumezkoen traineruaren alde. Aupa TAK!"

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA