Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko taldeari harrera Udalean, Estatuko Taldekako Txapelketan bigarren geratu eta lehen mailara igotzea lortuta

Tolosako Udala
2018/12/17 | Kirolak

Tolosako Udalak atzo, igandea, abenduak 16, harrera egin zion Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko taldeari. Tolosako Udalbatza aretoa txiki geratu zen. Udal ordezkariak, Olatz Peon Ormazabal alkatea buru, eta taldekideen lagun eta familiarrak izan ziren bertan. Zilarrezko domina lortu zuten larunbatean Estatuko Taldekako Txapelketan, senior mailan, eta postu horri esker, lehen mailara igo dira. Olatz Peon Ormazabal alkateak, egindako lanagatik eta lorpenengatik zoriondu zituen taldekideak. Abenduaren 23an, igande honetan, emanaldi berezia eskainiko du gimnastika taldeak Usabal kiroldegian. Harrera iruditan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA