Udan bost ibilbide egingo dira Mugi Tolosa ekimenaren baitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/28 | Kirolak
  • Ekainaren 30ean hasita, asteazkenero egingo dira ibilbideak uztailaren 28ra arte. 10:30etan abiatuko dira Zerkausitik, eta txanda bakarra egongo da aurten.

  • Segurtasun neurri guztiak bermatuko dira: gehienez 8-10 pertsonako talde finkoak osatuko dira eta partaide bakoitzari Mugi Tolosako musuko bat banatuko zaio.

 

 

Azken urtean bizi dugunak isolamendu eta nahi gabeko bakardade egoerak areagotu dituenez eta gizarte-kohesioan eta pertsonon osasun mentalean eragina izaten ari denez, Udalak Mugi Tolosa ekimena berrabiaraztea erabaki du. Egitasmoa bertan behera geratu zen 2020ko martxoan pandemiaren eraginez, eta urtebeteren ondoren, abian da berriz ere helduenen osasuna eta haien arteko harremanak sustatzeko.

Mugi Tolosa berriz martxan jartzearen helburu nagusiak dira bakarrik dagoenari etxetik irteteko animatzea, egunero ibiltzeko ohiturari heltzea, elkarren arteko harremanak sendotzea, normalitatea berreskuratzen hastea eta herritarren aniztasun fisiko eta funtzionala kontuan izanik ibilbideak diseinatzea.

Bost irteera antolatu dira udan, ekainaren 30ean hasita uztailaren 28ra bitarte. Asteazkenero egingo dira irteerak, goizeko 10:30etan Zerkausitik abiatuta, eta Zerkausian bertan amaituko dira baita ere. Sortutako talde guztiek hasiera eta helmuga bera izango dute, baina ibilbidea desberdina izango da kasu bakoitzean, eta taldean erabakiko da zein bide hartu dagokion lekura iristeko.

Segurtasun neurri guztiak bermatuko dira uneoro. 8-10 pertsonako talde finkoetan antolatuko dira parte hartzaileak eta talde bakoitzean erreferentziazko pertsona bat egongo da petoa jantzita. Parte hartzaile bakoitzari Mugi Tolosako musuko bat banatuko zaio eta jantzita eraman beharko du ibilbide osoan zehar. Ingurunea arnasteko 10 minutuz kendu ahal izango da musukoa helmugara iristean.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA