Urtarrilaren 20an ospatuko da Ero Etxe Elkartearen XXXII. Krosa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/15 | Kirolak

1987tik, etengabe, urtarrileko hirugarren igandean (aurten, urtarrilak 20), Tolosa atleta txikiz betetzen da. Arrazoia: Ero Etxe elkartearen haur krosa. XXXII. edizioa izango da aurtengoa. Azken urteotan, 700 haur inguru atera izan dira urtero. Lasterketak Tolosako Udalaren babesa du.

11:30etan emango zaio hasiera San Frantzisko pasealekuan. Honakoak dira kategoriak, bakoitzari dagokion irteera ordutegia eta ibilbideen luzera:

  • 11:30 IM / Gizonezko Infantilak (2005-2006) 2 Itzuli luze: 2.800 m

  • 11:45 IF / Emakumezko Infantilak (2005-2006) Itzuli motz bat eta luze bat: 1.950 m

  • 12:00 AM / Gizonezko Alebinak (2007-2008) Itzuli luze bat: 1.400 m

  • 12:15 AF / Emakumezko Alebinak (2007-2008) Itzuli luze bat: 1.400 m

  • 12:25 BM / Gizonezko Benjaminak (2009-2010) 2 Itzuli motz: 1.100 m

  • 12:35 BF / Emakumezko Benjaminak (2009-2010) 2 Itzuli motz: 1.100 m

Izen-ematea Tolosako ikastetxeen bitartez egiten da.

Honakoa da ibilbidea:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA