Usabal kiroldegiak whatsapp zenbaki bat gaitu du bazkideen iritzi eta iradokizunak jasotzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/09 | Kirolak

Whatsapp zerbitzua jarri du abian Tolosako Usabal kiroldegiak erabiltzaileen erreklamazio edota iradokizunak jasotzeko. “Instalakuntzaren egoeraren berri ahalik azkarren jasotzeko eta horrela egin beharreko konponketak, moldaketak... ahalik eta azkarren egiteko ere” adierazi dutenez kiroldegiko arduradunek.

688 822 093 zenbakian jarri ahal dira eguneroko erabileran eman daitezkeen gabezi edota hobetu beharreko aspektuak, beste edozein kiroldegi edo instalakuntzetan ikusi eta gustatutako zerbitzuak eta Usabalen jartzeko proposamenak... Kiroldegiko arduradunek bidalitakoak aztertu eta erantzungo dituzte “ahalik eta denbora murritzenean”: “oso beharrezkoa da erabiltzaileen iritzia jaso eta zuzeneko hartu-emana izatea; egungo teknologiak eta erak kontuan izanik, bide berri hau sortu dugu helburu horrekin”. Zerbitzua erabiltzera animatu dituzte bazkideak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA