Usabal kiroldegian guztia prest udako kanpaina abiatzeko

Tolosako Udala
2018/05/10 | Kirolak
  • Ekainaren 26an emango zaie hasiera haur ikastaroei eta uztailaren hasieran helduenei.
  • Kanpoko igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik.

Usabal kiroldegian udako programazioari azken ikutuak ematen ari dira. Ekainaren 26an emango zaie hasiera Usabal Kiroldegiko haur ikastaroei: hamabostaldikoak izaten dira, 2 aste 10 saiotakoak. Aurten ekainaren 26tik 29ra astebeteko txanda egingo da, eta gero hamabostaldiak honakoak izango dira:

  • Uztailaren 2tik 13ra.
  • Uztailaren 16tik 27ra.
  • Abuztuaren 1etik 14ra.
  • Abuztuaren 16tik 29ra.

Haur Igeriketarako ekainaren 6tik aurrera izango da izen-ematea eta aukera zabala da oso, goiz zein arratsaldetan.

Helduen ikastaro gehienak hilabetekoak izango dira, uztaila edo abuztua, astean 2 egunetan.

Izen emateak noiz hasiko diren oraindik zehaztu gabe dago, baina maiatza erdialdera dago aurreikusia zabaltzea aukera. Bazkideek Usabalen, telefonoz (943536400) eta facebook orrialdearen bitartez egin dezakete izen ematea. Ez bazkideak, berriz, Usabalen ordainketa eginez.

Informazio guztia www.usabalkiroldegia.com -en.

Udarako igerilekuak prestatzen

Dagoeneko hasiak dira kiroldegian kanpoko igerileku eta zerbitzua osatzen duten elementu guztiak uda kanpainari begira puntuan jartzen.

Kanpoko igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara.

Aurtengo udarako haurtxoen igerileku txikian berrikuntza ugari izango dira: ur dorre bat eta bi txirristra berri jarriko dira 2-8 urteko umeentzako.

Usabaletik gogorarazi dute dagoeneko goiko solariumean hamaka eta aulkiak daudela interesdunen eskura.