Usabal kiroldegiko ikastaroak probatzeko 'ate irekien astea' irailaren 17tik 21era

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/14 | Kirolak
  • Ez da izena eman behar saioetarako, K-stretch ikastaroan izan ezik. Ordutegiak atxikita.
  • Ikasturtea irailaren 25ean hasiko da. Izen ematea zabalik da.
  • Ikasturte osoko izen-emate sistema berria abian, hiruhilabetero baja emateko aukerarekin.

Usabal kiroldegiak ikasturte berrirako abian dituen ikastaroak probatu ahal izateko 'Ikastaroen ate irekien astea' antolatu da irailaren 17tik 21era. Bertan doan proba daitezke Usabal kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. Ez da izena eman behar saio hauetarako, K-stretch ikastaroan izan ezik. Honakoa da ate irekien egutegia:

Jarduera

Irailak

Ordua

BODY PUNP

17

9:00 / 19:30

CYCLING

18

9:15/19:30

KICK BOXING

18, 20

19:30

DESAFIT

20

9:15/ 19:30

ACUAGYM

19

9:00/19:30

K-STRETCH®. Izena eman aurretik / Inscríbete antes

19

9:00/18:30/19:15

JUMPFIT

CIRCUITO TONO 30

KFIT Berazubi

21

18

20

9:15/18:30/19:15

9:15/13:30

9:15/19:30

Izen ematea zabalik

Ikasturtea irailaren 25ean hasiko da. Hori horrela, jada zabaldu du kiroldegiak izen emateko aukera. Izen ematea Usabalen gauzatu daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Ikasturte osoko izen-emate sistema berria

Ikastaroetan parte hartzen duten askoren iradokizuna jarraituz eta urtero partehartzaileen %85ak bere taldeetan hiruhilabetero-hiruhilabetero jarraitzen dutela ikusirik, kiroldegiaren zuzendaritzak erabaki du, prozesu hau errazteko asmoarekin, ikasturte osoko izen-emate sistema martxan jartzea.

Hori horrela, irailean eginiko izen emateak ekaina bitarte ikastaroan parte hartzeko eskubidea emanen du, inongo izen emate berririk gabe eta plaza ziurtatua izanda.

Horrek ez du esan nahi, ordea, inor ikasturte osoan ikastaroa egitera behartua dagoenik. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea.

Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda.

Ordainketa, orain arte bezala, hiruhilabetero gauzatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiaren jar zaitezke harremanetan 943 53 64 00 telefonoaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com -en edota Facebook bidez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA