San Esteban, landa-auzoak eta Bidebieta-Iparragirre-Izaskun eremuak izango dira hurrengo jomuga AuzoEkin egitasmoan

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/23 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Azaroaren 25ean izango da San Esteban eremuari dagokion bilera, eta abenduan izango dira beste biak: 14an eta 15ean.
  • Hitzordu horietan, egitasmoaren jarraipena egingo da, eta 2027ko aurrekontuan eremu bakoitzeko zein proiektu lehenetsi hausnartuko da.

AuzoEkin egitasmoak Tolosako auzoen garapen integral eta orekatua lortzeko lanean jarraituko du datozen asteetan ere. Oraingo honetan, San Esteban, landa-auzo eta Bidebieta-Iparragirre-Izaskun eremuen txanda izango da. Herritarrei zuzendutako deialdi irekien bidez, egitasmoaren jarraipena egingo da eremu bakoitzean, eta 2027ari begira, urteko aurrekontuan zer lehenetsi erabakiko da herritarrekin batera. Hauek dira hitzorduak:

  • San Esteban. Azaroaren 25ean, Ttonttor Elkartea.
  • Bidebieta-Iparragirre-Izaskun. Abenduaren 14an, Osoki Lanbide Ikastola.
  • Landa-auzoa. Abenduaren 15ean, osoko bilkuren aretoa.

Hitzordu guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira.

Herritarren erabakitzeko ahalmena handitzen duen egitasmoa

Herriko auzoen garapen integrala eta orekatua lortzeko helburua du AuzoEkin egitasmoak, herritarren erabaki-ahalmena handitzearekin batera. Horretarako, Tolosa zortzi eremutan banatzen du egitasmoak, eta eremuka egiten da lanketa.

San Esteban (5. eremua), Bidebieta-Iparragirre-Izaskun (4. eremua) eta landa-auzoa (1. eremua) eremuetan iaz hasi zen AuzoEkin egitasmoaren lanketa, eta duela aste batzuk abiatu zen beste hiru eremutan: Arramele (8. eremua); Berazubi, Iurramendi eta Iurre (3. eremua); eta Amarotz, San Blas eta Usabal (2. eremua).

Prozesuen jarraipena erabaki.tolosa.eus atarian egin daiteke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA