Tolosako Elkarteen eta Boluntarioen Azoka egingo da urriaren 21ean

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/20 | Komunitatea eta Gobernantza
  • 25 elkartek eta 536 ikasle inguruk hartuko dute parte aurtengo azokan. Zerkausian izango da, goiz osoan zehar.
  • Azokaren helburua boluntariotza sustatzea da, boluntarioen lana ikusaraztearekin batera.

Tolosako Elkarteen eta Boluntarioen Azoka izango da hilaren 21ean,  datorren asteazkenean, Zerkausian. Tolosako Udalak eta Tolosako Osoki Lanbide Ikastolak elkarlanean antolatu dute, eta 09:30etik 13:15era izango da.

Azokaren helburua da boluntariotza sustatzea, Tolosako elkarteen —edo Tolosan jarduten dutenen— aniztasuna erakustearekin eta boluntarioen lana ikusaraztearekin batera. Aurten 25 elkartek hartuko dute parte, eta bertaratzen direnek haien jarduna ezagutzeko aukera izango dute. Interesa dutenek, gainera, boluntario lanetan parte hartzeko izena eman ahal izango dute.

Tolosako ikastetxeetako 536 ikasle inguru pasatuko dira azokatik. Ikasle guztiek, gainera, azoka baino lehen, aurrelanketa bat egin dute ikastetxean elkarte horien jardunari buruz, eta azokan bertan nahiz ondoren, lan horrekin jarraituko dute.

Parte hartzen duten ikasle guztien artean, Tolosako kirol eta kultur produktuetan gastatzeko bonuak zozkatuko dira, Tolosa&Cori esker.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA