Tolosa Sormen Herria beka sustatuko du udalak, udalerriko sormen-proiektu originalak bultzatzeko

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bekaren helburua da askotariko kultura-diziplinatan jatorrizko proiektuak garatzeko behar den finantzaketa ematea, sormen-prozesuak babestuz eta proiektu horiek gauzatzeko aukerak indartuz.

Tolosako Udalak Tolosa Sormen Herria bekaren 2026ko deialdia onartu du, udalerrian sorkuntza kulturala sustatzeko eta babesteko helburuarekin. Ekimen horren bidez, udalak sormenaren eta kulturaren aldeko apustua berretsi du, eta helburu horri erantzuteko, hainbat diziplina artistiko eta kulturaletan proiektu originalak garatu nahi dituzteei laguntza ekonomikoa emango zaie. Dirulaguntzaren helburua da, hein handi batean, tokiko talentua sustatu, sormen-proiektu berriak garatzeko aukerak zabaldu eta Tolosa kultur sorkuntzarako gune gisa indartzea.

Deialdi honetan, 6.000 euroko beka bakarra emango da, eta oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautagaiek lor dezakete. Pertsona fisikoek zein nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Bekaren xedea da askotariko kultura-diziplinatan jatorrizko proiektuak garatzeko beharrezkoa den finantzaketa ematea, sormen-prozesuak babestuz eta proiektu horiek gauzatzeko aukerak indartuz.

Tolosako Udalak, hala, sormena eta kultura garatzearen aldeko konpromisoa berresten du, sortzaileen lana aitortzeko eta ideia berriak gauzatzeko baldintzak sustatzeko tresna gisa. Eskabideak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izango da, urriaren 16an  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela kontuan hartuta.

Oinarri arautzaileei, deialdiari eta aurkezteko baldintzei buruzko informazio zehatza Tolosako Udalaren webgunean dago eskuragarri, hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA