Konfinamendua arintzeko faseetan merkataritzan eta zerbitzuen alorrean jarraitu beharreko irizpideak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/07 | Koronabirusa
  • Herritarrei argibideak emate aldera, fase bakoitzeko epeak eta irizpideak eta saltzaileek zein bezeroek jarraitu beharreko argibideak eta sektore bakoitzak kontuan hartzeko gomendioak zehaztu dira karteletan.

 

Koronabirusak eragindako konfinamendutik irteten hasteko lehen aste honetan zein datozen asteetan garatuko diren faseetan merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrean kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eta irizpide zehaztu dira.

Asteek eta faseek aurrera egin ahala, zehaztutako irizpideak aldatzen joango dira, egoera berrietara egokituz. Dena den, alarma egoerak oraindik indarrean jarraitzen duela kontuan hartu behar da, eta, hala, bereziki merkataritza eta zerbtizuen sektorean diharduten saltzaileek zein haietara joan behar duten bezeroek orain arte zehaztutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak jarraitzea eta errespetatzea beharrezkoa izango da.

 

Sektore bakoitzaren errealitatera egokitu diren gomendioak eta irizpideak mantendu beharko dira konfinamendua aritzneko datozen faseetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA