Bi klub berri sortu dira 2026-2027 ikasturteko irakurketa kluba osatzeko

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/09/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • ‘Irakurketa erraza euskaraz’ eta ‘Irakurketa kluba ingelesez’ klubak eskainiko dira.
  • Izena emateko epea irekita dago irailaren 22tik.

Tolosako udal-liburutegiko 2026-2027 ikasturteko irakurketa kluben eskaintza osatzeko, beste bi talde izango ditu Tolosako Udalak: Irakurketa erraza euskaraz eta Irakurketa kluba ingelesez. Dinamizatzaileak izango dituzte bi taldeek, eta errota eraikinean elkartuko dira, urritik maiatzera. Parte hartzeko, izena ematea nahitaezkoa izango da eta irailaren 22tik egin irekita dago epea, Tolosako webgunean.

Irakurketa erraza euskaraz euskaldun zahar nahiz euskaldun berriei zuzenduta dago, euskaraz irakurtzen trebatzeko. Liburua saioan bertan soilik irakurriko da, beste talde batzuetan ez bezala, elkarrekin aurrera egiteko eta zalantzak unean bertan argitzeko. Taldearen xedea, beraz, modu ludikoan euskaraz irakurtzea da, ez ikuspegi akademikotik jorratzea. Saioak asteazkenetan izango dira, eta aforoa mugatua izango da (10 parte-hartzaile). Liburutegia arduratuko da parte-hartzaileentzako liburuak lortzeaz. Lehen saioa urriaren 14an izango da, eta lehen irakurgaia Kapitain ausartak izango da.

Ingelesezko irakurketa kluba ere izango da aurten Tolosako udal liburutegian, hori ere estreinakoz. John Costellok dinamizatuko du, taldea hilero bilduko da, ostegunetan, eta  ingelesezko B2 maila izatea gomendatzen da taldean parte hartzeko. Kasu honetan ere, aforoa mugatua egongo da (20 parte-hartzaile). Lehen saioa urriaren 29an izango da eta lehen irakurgaia, berriz, Our Souls At Night izango da. Izena emandakoan, parte-hartzaileak liburutegitik pasatu daitekezke irakurgaiaren bila, liburutegiko txartelarekin.

Irakurketa klubetarako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar izatekotan, aldez aurretik jakinarazi beharko du parte-hartzaileak. Datak, ordutegiak eta izen-emateak kontsultatzeko, webgunera jo daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA