Larunbatetik aurrera Covid-19aren aurkako txertaketak Emakumeen Etxean egingo dira

Tolosako Udala
2021/12/09 | Koronabirusa
  •  Anbulatoriotik Rondilla kalean dagoen eraikinera lekualdatuko da Tolosako txertaketa gunea.

 

Larunbatetik aurrera, abenduak 11, Covid-19aren aurkako txertoak jartzeko gunea anbulatoriotik Emakumeen Etxera lekualdatuko da, Rondilla kaleko atzealdera. Orain arte bezala, hitzorduarekin joan beharko da. Txertaketa prozesuak bere horretan jarraituko du, kokalekua aldatuta.