15 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako auzolandegia uda honetan

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 8 eguneko egonaldia egingo dute Gorlizen, eta auzolanarekin eta aisiarekin lotutako ekintzak uztartuko dituzte

  • Maiatzaren 11n zabalduko da aurretiaz izena emateko epea, eta hilaren 22ra arte izango da horretarako aukera
     

 

Aurreko bi urteetako arrakasta ikusita, hirugarren urtez antolatuko ditu Tolosako Udalak 15 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako udako auzolandegiak, 2008-2011n jaio, eta Tolosan erroldatutakoei zuzendutakoak. Guztira, 20 plaza eskainiko dira.

Zortzi eguneko egonaldia egingo dute Gorlizen, ekainaren 28tik uztailaren 5era. Izaera itxikoak dira; hau da, bertan igaroko dituzte gauak, zazpi guztira. Gorlizko kanpinean hartuko dute ostatu, eta han egingo dituzte otorduak.

Auzolana eta aisia uztartuko dituzte, eta zenbait balio ere jorratuko dituzte: elkartasuna, konpromisoa eta ingurumenaren zaintza, besteak bese. Goizetan egingo dute auzolana, hainbat eratara: muralen margoketak, baratzeko landaketa eta zainketa lanak eta Plentziako badiako zaborraren garbiketa, kayaketan. Bestelako ekintzak ere egingo dituzte: Gorliz eta Plentziako hondartzetan jolasak, itsas museora bisita, surf ikastaroa eta Bilbora irteera, adibidez. Iluntzeetan, berriz, jolasak, txapelketak eta bingo musikatua egingo dituzte.

 

Izen-ematea, maiatzaren 22ra arte

Udalekuekin egin moduan, bi urratsetan egingo da izen-ematea. Aurretiko izen-emate sinplea maiatzaren 11tik 22ra bitarte egin ahal izango da  webgunearen bidez, inolako dokumentaziorik aurkeztu behar izan gabe. 

Plaza kopurua baino izen-emate eskaera gehiago baleude, zozketa bidez esleituko dira hilaren 25ean. Leku guztien esleipena eginda, plaza lortu duten horiek bakarrik egin beharko dute behin betiko izen-ematea UDATEn edo egoitza elektronikoan maiatzaren 26tik 31ra; eta, orduan bai, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Egonaldiaren prezio publikoa 123,25 eurokoa da pertsonako.

Zalantzak argitzeko, edo izena emateko prozesuan laguntzeko, Gazteria Azpisailarekin harremanetan jarri beharko da, 688 740 164 telefono zenbakira deituta edo gazteria@tolosa.eus helbidera idatzita. Informazio osoa,Tolosako udaleko webgunean: Gazte auzolandegiak | Tolosa .  
 Izena ematen duten gazteen gurasoekin bilera informatiboa egingo da aurrerago.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA