Egunotako tenperatura altuak direla eta, sanjoanetako egitarauan aldaketa batzuk egitea adostu dute Tolosako Udalak eta jaietan parte hartzen duten eragileek (Tolardeak, Udaberri Dantza Taldeak, Udal Musika Bandak, Udal Txistulari Bandak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Kalean txarangak). Bart egin dute bilera, eta Udalak haiekin izandako komunikazio- eta lankidetza-ildoarekin bat etorrita, elkarrekin hartu zituzten erabakiak, alerta gorriak zer eskatzen duen kontuan hartuta.
Gaurko aurreikusitako zenbait ekitaldi bertan behera geratuko dira, hala nola San Joan su txikia eta Udalbatzak Plaza Zaharretik Arrameleko San Joan kaperainorako egin beharreko ibilbidea; beste ekitaldi batzuk egingo dira, baina aldaketa batzuekin. San Joan egunean ere, hilaren 24an, aldaketa batzuk izango dira.
Hona hemen egitaraua nola geratuko den:
Asteartea, ekainak 23. San Joan bezpera.
17:00. Udaletxea.
Udal Txistulari Banda. ALDAKETA: Udaletxeko arkupeetan joko dute, eta erronda EZ dute egingo.
19:00. Plaza Zaharra.
San Joan su txikia, Eduardo Mokoroa Musika Eskolako ikasleen bandak girotuta. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
19:45 Plaza Zaharra.
Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da, Arrameleko San Joan kaperako bezperetan parte hartzeko. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
20:00. Arrameleko San Joan kapera.
Lehenengo bezperak.
22:00. Andre Maria plazan, San Joan sua. Ondoren, Udal Musika Banda, Udaberri Dantza Taldea eta Santa Maria kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. ALDAKETA: Su txiki bat piztuko da ekitaldi sinboliko gisa, baina ezingo du inork salto egin, eta lehenago itzaliko da. Ondorengo emanaldiak aurreikusi bezala jarraituko du.
23:15. ALDAKETA: Euskal Herria plaza.
Kontzertua: Puro Relajo.
Asteazkena, ekainak 24. San Joan eguna.
07:00. Etxez etxe.
Zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Felipe Gorriti plazatik abiatuta.
Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Udal Musika Bandaren eskutik.
08:45. Udaletxetik abiatuta.
Diana, Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eskutik.
09:00. Udaletxetik abiatuta.
Diana, GiroArte Dultzaina taldearen eskutik.
09:30. Plaza Zaharra.
Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez.
10:00. Andre Maria parrokia.
Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte hartzearekin.
Ondoren, Andre Maria plazatik, prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro. ALDAKETA: denek elkarrekin BI deskarga egingo dituzte. Udal Musika Banda ez da Euskal Herri plazara joango. Erraldoiak joango dira, baina ez dute dantzarik egingo.
13:00. Berdura plaza.
Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
17:20. Plaza Zaharretik.
ALDAKETA: Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, bordondantzariak eta eskopetariak Andre Maria plazara joango dira.
ORDUTEGI-ALDAKETA: 17:30. Andre Maria parrokia.
Bigarren bezperak eta konpletak.
Ondoren, Andre Maria parrokiatik, Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ZUMARDIAUNDIRAKO bidea egingo dute. Alkatearen agurra eta zinegotzien eskualdatzeko soinua bertan dantzatuko dira. Ondoren, Udaberri Dantza Talderen eskutik, aurreskua. Han amaituko da alardea.
17:30. San Joan ermita.
Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira. Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
19:30. Lopez-Mendizabal pasealekua.
Kontzertua: Joxe Mendizabal.
ORDUTEGI-ALDAKETA 20:30-23:30. Kalez kale.
Kalean txaranga.
23:00. Zumarditxikia.
Suak: Vulcano piroteknia. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
23:15. Plaza Berria.
Kontzertuak: Neomak + Muxutruk.
Bestelako neurriak
-
Prozesioan, Herri Babeseko boluntarioak eta udaltzainak egongo dira inor ondoezik sentituko balitz laguntza emateko.
-
Anbulantzia zerbitzua kontratatuko da, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 tarteetan.
-
Ibilbidean eta Euskal Herria plazan ur botila hotzak jarriko dira herritarren eskura. Euskal Herria plazan eta Alondegi plazan nebulizadoreak egongo dira.
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-eremuetan San Joan sua piztea debekatu du, eta, horrez gain, Udalak erabaki du auzoetan aurreikusita zeudenak ere bertan behera uztea, su bakarra segurtasun-neurri guztiekin egiteko. Hala ere, surik piztuko ez den auzoetan aurreikusitako egitarauarekin aurrera egingo dute; esaterako, Arramele, San Esteban eta Amarotz auzoetan.
-
Su artifizialak bertan behera geratu direnez, ez da Zumarditxikia hustuko.