Biblioporrak egitasmoa izango da Tolosan aurten ere

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/22 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gomendio-zerrendak sortu dira udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
  • Tolosako Udal liburutegiak udako ordutegia izango du ekainaren 22tik aurrera.

 

Biblioporrak egitasmoa 2001ean jaio zen Tolosan, eta geroztik, herriko ikastetxe guztiek hartzen dute parte 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurzaletasuna sustatzeko ekimenean.

Bost gomendio-zerrenda prestatu dira irakurle mota guztiek gustuko liburua topa dezaten. Era berean, gidetan aipatutako liburuak eskuragarri egongo dira urriaren 2ra arte haur liburutegiko ganbaran.

Biblioporrak ekimenari buruzko informazio gehiago.

Tolosako udal liburutegiaren udako ordutegia

Ekainaren 22tik irailaren 4ra, helduen liburutegia 10:00etatik 13:00era irekita egongo da. Asteazkenetan arratsaldez ere irekiko da 16:00etatik 19:00etara.

Haurren liburutegia, berriz, goizez izango da zabalik, 10:00etatik 13:30era.

Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik. 15:00etatik 19:00etara irekita egongo da, uztailaren 6tik irailaren 4ra.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA