Gaur ireki da musika-eskolako matrikulazio-kanpaina

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Izena eman nahi duten ikasle berriek ekainaren 15etik 19ra bitarte izango dute matrikula egiteko aukera

Gaur ireki da matrikulazioa 2026-2027 ikasturtean Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan ikasle berri gisa aritzeko. Ekainaren 15etik 19ra bitartean egin ahalko da matrikula. Musika Eskolan lehen aldiz matrikulatuko direnek egin behar dute matrikula.

Matrikula Udalaren egoitza elektronikoan egin daiteke, edo Musika Eskolako idazkaritzan (Rondilla kalea 34B), matrikulazio-orria aurkeztuta.

Musika Eskolak maila eta ikasketa hauek eskaintzen ditu:

  • 1. zikloa (4, 5 eta 6 urtekoentzako tailerrak): jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.

  • 7 urtetik aurrera: musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.

  • 2., 3. eta 4. zikloak (8 urtetik aurrera): instrumentua, musika-hizkuntza, taldeak / korua.

  • Helduak (18 urtetik aurrera): musika-hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Matrikulazio-orria aurrez aurre Musika Eskolako idazkaritzan aurkezteko, hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era; astelehenean eta asteartean, arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.

Irailaren 1etik 11ra, kasu bereziak eta hutsik dauden postuak betetzeko matrikulak jasoko dira, etorri ahala.

Edozein zalantza argitzeko, Musika Eskolara joan daiteke (Rondilla kalea 34B), edo telefonoz deitu (943 65 44 66; luzapenak: 710, 711 edo 712), edo mezu bat bidali (musika@tolosa.eus).

 

Informazio gehiago, tarifak eta ohiko galderak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA