Inauterietarako izen emate eta deialdiak: plataformak eta salmenta postuak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Eskaerak UDATEn edota erregistro elektronikoaren bitartez egin behar dira. 

  • Ferialekua erabiltzeko eskaerak urtarrilaren 15a baino lehen egin beharko dira eta kale salmentako postuen izen ematea hilaren 27a bitarte egongo da zabalik. 

 

Tolosako Udala hasia da aurtengo Inauterien antolaketa lanetan, eta bi deialdi argitaratu ditu: plataforma txikiak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaera epea zabaldu da, baita kale salmentako postuak jartzeko eskaerarena ere.

Plataformak: Ferialekua erabiltzeko eskaera

Urtarrilaren 15a arte izango da izena emateko aukera: telematikoki, udaleko webgunearen bitartez; eta aurrez-aurre, UDATEn (astelehenetik ostiralera 07:15-14:15 bitartean eta ostegunetan, 07:15-19:00 bitartean). Eskaera egiteko derrigorrezkoa da konpartsa bat izatea. Eskuratu eskaera orria, hemen.

Aurten Ferialekuko atariaren aterpean eskainiko da lekua eta hau mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da. Hau da, partzelak zozketa bidez esleituko dira. Plataformek gehienez, 2,5 metro zabal eta 3 metro luze izan beharko dute. 

Ferialekua otsailaren 14tik martxoaren 9ra erabili ahal izango da, 17:00etatik 20:30era. Martxoaren 9rako konpartsa guztiak ferialekutik kanpo egon beharko dute, eremua txukun utzi eta gero.

Kale salmentako postuak: jartzeko eskaerak

Ohiko moduan, Inauterietan ere salmenta postuak egongo dira kaleetan. Gaurtik aurrera, eta urtarrilaren 27ra bitarte, zabalik dago postu horiek jarri ahal izateko eskaera epea. Aldaketa bat izango da, kokalekuari dagokionez: San Frantzisko pasealekuan une batzuetan sortzen ziren pilaketak ekidin nahian, Antonio Maria Labaien plazara lekualdatuko dira. 

Urtero bezala, bi modalitatetan banatu dira: eguneko salmenta eta gauekoa. 

  • Eguneko salmenta

    1. Orokorra:

      • Lekua: Antonio Maria Labaien plazan (10 postu)

      • Ordutegia: 09:00 – 00:00

      • Kategoriak: artisautza, arropa eta zapatak, elikagaiak, osagarriak eta bitxiak eta askotariko produktuak

    2. Janaria saltzeko kamioia

      • Lekua: San Frantzisko pasealekua (postu bat)

      • Ordutegia: 09:00 – 00:00

    3. Talo salmenta:

      • Lekua: San Frantzisko pasealekua (bi postu)

      • Ordutegia: 09:00 – 00:00

    4. Globo salmenta:

      • Lekua: Ibiltaria

      • Ordutegia: 09:00 – 00:00

  • Gaueko salmenta

    1. Janari kamioi-dendak soilik:

      • Lekua: Rondilla kalea 1 eta 9 (bi postu)

      • Ordutegia: 22:00etatik 06:00ak arte

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. 

Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus helbidera idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA