Jurema Pelofuego artistaren ‘Itzulera ezkutuaren esnatzea’ erakusketa Aranburu jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Diziplina anitzeko Pelofuego (Jurema Martin Lemiña) artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.

  • 40 artelan inguruko erakusketa da; zeramikaz egindako eskulturek eta olio-pinturek zein akrilikoek osatzen dute, batik bat.

 

Tolosako Udalak azaroaren 14an, 19:00etan, inauguratuko du ‘Itzulera ezkutuaren esnatzea’ izeneko erakusketa, Aranburu jauregian. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio-pinturak zein akrilikoak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.

Pelofuegok 2019an hasi zuen serie hau, eraldaketa pertsonala aztertuz, gizakiaren barne-ibilbidea irudikatzen duten izaki sinbolikoen bidez. Artistaren arabera, «pertsona orok badu totem edo espiritu-animalia bat, eta hori bizitzan zehar aldatzen joan daiteke, barneko bilakaera islatuz». Horrela, bere lanak ez ditu aurrekariak bakarrik islatzen, baizik eta subkontzientean geratu diren emozioak ere bai. 

Erakusketaren helburua ikusleari erreakzio emozional eta pertsonala eragitea da. Pelofuegok bere lana elkarrizketa gisa ulertzen du: artelanak ikusle bakoitzak interpretatzen ditu, esperientzia pertsonaletik abiatuta, esanahi berriak sortuz eta eztabaida artistikoa aberastuz.

Informazio praktikoa

  • Tokia: Aranburu jauregia, Tolosa

  • Data: azaroaren 14tik abenduaren 13ra

  • Irekiera: azaroaren 14an, 19:00etan

  • Ohiko ordutegia: asteartea-larunbata, 17:30-20:30 (jaiegunetan itxita)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA