Zabalik da nerabe eta gazteei zuzendutako ikastaro eta tailerretan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bi ikastaro eta ‘Treba Gazteak’ egitasmoaren barruko lau prestakuntza-saio eskainiko dira, abendura bitarte. 
  • Urriaren 13a bitarte izango da izena emateko aukera.

Zabalik da nerabe eta gazteei zuzendutako ikastaro eta tailerretan izena emateko epea. Bi ikastaro eta lau prestakuntza-saio eskainiko dira guztira, abendura bitarte, azken hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ‘Treba Gazteak’ egitasmoaren barruan.

  • Bitxigintza
    Elementu ezberdinak erabiliz, bitxi eta osagarriak egiten ikasteko tailerra.
    Urriaren 21etik abenduaren 9ra, asteartetan.
    18:30-20:30, Kultur Etxean. 20 euro.
  • Joskintza eta patroigintza
    Jantziak josten ez ezik, sortzeko patroiak egiten ere erakutsiko da ikastaroan. Urriaren 23tik abenduaren 11ra, ostegunetan.
    17:30-19:30, Kultur Etxean. 20 euro.
  • Sexualitatea: oinarrizko ikastaroa
    Azaroak 8, larunbata. 11:00-13:00. Kultur etxea.
    Sexualitatea tabu eta aurreiritzirik gabeko esperientzia integral gisa aztertzeko esparru kritiko eta seguru bat sortzea da helburu nagusia. Taldearen sinismenak eta erabilerak identifikatzea.
  • Sexualitatea: arauaz harago
    Abenduak 13, larunbata. 11:00-13:00. Kultur Etxea.
    Helburuak dira nagusi den sexu-ereduaren berrikuspen kritikoa egitea, harreman sexualak, maitasuna eta erotismoa baldintzatzen duten gizarte-egiturei buruz hausnartzea, gure erotika lantzeko beharrezkoak diren gakoak partekatzea eta aztertzea, autonomia eta erabakiak hartzea sexualitatean.
  • Begirada kritikoa: gorrotoa al dago munduan?
    Urriak 24, ostirala. 17:30-19:30, Kultur Etxea.
    Helburua da espazio seguru bat eratzea gorroto-diskurtsoen, diskurtso diskriminatzaileen eta ukatzaileen inguruan eraikitako ikaskuntzak lantzeko, eta pentsamendu kritikoa eta narratiba alternatiboak kolektiboki eraikitzeko.
  • Begirada kritikoa: scape box, ez ukatu
    Azaroak 14, ostirala. 17:30-19:30, Kultur Etxea.
    Gorroto-diskurtsoetan sakontzea eta horiei aurre egiteko ekintza sustatzea da xedea, enpatiaren eta pentsamendu kritikoaren bidez, diskriminazioaren alternatiba gisa. Scape Box – No lo Niegues jokoaren bidez, taldeetan lan egitea narratiba berriak eraikitzeko eta ikertzeko, desinformazioari eta gorroto-diskurtsoei aurre egiteko.

Bi ikastaroak 16-35 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira; prestakuntza-saioen kasuan, berriz, bi adin tarte bereiztu dira. Sexualitatearen inguruko saioak 17-24 urte arteko gazteei zuzendutakoak izango dira; begirada kritikoarenak, aldiz, 11-16 urtekoentzat.

Izen-ematea

Urriaren 13a arte (23:59) izango da zabalik jarduera hauetan izena emateko epea. Bi modutara eman ahal izango da izena: online, dagokion galdetegia beteta; eta presentzialki, Kultur Etxeko harreran, arratsaldez.

‘Treba Gazteak’ egitasmoaren barruko lau prestakuntza-saioak doakoak dira, nahiz eta beharrezkoa izango den aurrez izena ematea. Bi ikastaroen salneurria, berriz, 20 eurokoa da, eta ikastaroa hasi baino lehen egin beharko da ordainketa izen-ematea formalizatzeko. Kultur Etxeko harrera bulegoan egin ahal izango da ordainketa, arratsaldetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA