
Sanjoanetako jaiak amaitu berritan, blues doinuek hartuko dute Tolosa, ekainaren 25etik 28ra, Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioan. Blues garaikideko figura handiak eta proposamen berriak uztartzen dituen jaialdiak herritar guztiei zuzendutako programazioa izango du, doan.
Lau egunez, Tolosako plaza eta txoko enblematikoak gitarraz, ahots urratuz eta zuzeneko bluesaren emozioz beteko dira. Euskal taldeak sustatzeaz gain, jaialdiari indarra eta interesa emateko, nazioarteko izarrak ere ekarri izan ditu jaialdiak. Aurtengo kartelean, John Primer & Giles Robson Band eta Acantha Lang artista ezagunak izango ditugu.
EGITARAUA
Ekainak 25, osteguna
The Cherry Boppers & Patricia Reckless – Euskal Herria Plaza, 20:00
The Cherry Boppers 2004. urtean sortu zen Bilbon. Asmo argia du hasiera-hasieratik: joan diren hamarkadetako erritmo beltz zoragarriak zabalduz gozatzea; jazzaren sakontasuna, soularen dotorezia, funkaren dantza izerditsua eta abar.
Ekainak 26, ostirala
Slow Times– Gipuzkoa Plaza, 19:30
Slow Times Blues Band 2016an sortu zen Zarautzen, Iker Urkiri gitarristaren proiektu gisa. Taldeak hainbat formazio izan ditu, baina gaur egungo laukoteak eszenatokian energia, sentsibilitate eta soul dosi handia eskaintzen ditu. Texasko eta Chicagoko bluesa, swinga eta rock&roll klasikoa nahasten dituzte, eta horrek, zuzenean, oso estilo berezia ematen die.
Big Dani & The Rhythm Kings – Txurreria, 23:00
Big Dani Perez Estatuko saxo-jotzaile aintzindarietako bat da, eta, zalantzarik gabe, gaur egungo ospetsuenetakoa. Bid Dani Perez 1979an jaio zen Bartzelonan, eta 7 urterekin haizezko instrumentuak jotzen hasi zen. Gaztea zela, rock&roll, jump blues eta boogie woogie estiloetan trebatu da. 90eko hamarkadaren hasieran, saxofoia deskubritu zuen, eta azken hiru hamarkadetan, The Big Jamboree banda ospetsuan parte hartu du.
Ekainak 27, larunbata
Txus Blues & Cesar Canut – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00
20 urtez Estatu osoan zehar jotzen aritu ondoren, eta Jose Bluefingersekin batera argitaratutako zazpi diskorekin, Txus Bluesek Cesar Canut fitxatzea erabaki zuen bere proiektuari energia berria emateko. Bere konposizioez gain, blues akustikotik abiatzen den formatu batera aldatzen du bluesaren, rockaren edo beste edozein estiloren edozein estandar , tangoekin, narcocorridoekin eta, buru argiz eraldatzen ditu ironia darien letra batzuk (gaztelaniaz eta katalanez baten bat).
Wax & Boogie Feat. Pablo Sanpa – Plaza Berria, 19:30
30eko hamarkadako boogiea, 40ko hamarkadako swinga eta 50eko hamarkadako rhythm & bluesa daude Bartzelonako boskote honen errepertorioan. Boskote honetan, Pablo Sanpa gitarra-jotzaile madrildarrarekin kolaboratzeko luxua izan dute.
John Primer & Giles Robson Band – Plaza Berria, 23:00
Primer-ek urrezko ukitua izan du hamarkada askotan. South Sideko tabernetan entzuten zen blues gordinarekiko kidetasun harrigarria indartu egin zen gitarra jotzen igarotako gau kontaezinetan. Gaur egun, Chicagoko bluesaren tradizioaren zaindari nagusia da. Distira horrek Robson kutsatu du, eta haren trebetasun teknikoak, irudimen diziplinatuak eta erabateko konbikzioak mundu mailako blues harmonikako interprete egin dute.
Mikel Irisarrik girotuko du blues eta soul pintxada gaueko 00:00etatik aurrera Iparra Tabernan.
Ekainak 28, igandea
Breaking Band – Trianguloa plaza, 13:00
Rock, funk eta blues tradizionaleko klasikoen bertsioak egiten ditu talde honek. 6 musikari sutsu, haien soinua B.B. King, Beatles, Pata Negra, Elvis eta abarri egindako omenaldia da.
Acantha Lang – Plaza Berria, 19:30
Acantha Lang gaur egungo soul musikan gehien eskatzen den artistetako bat da. New Orleansen (Louisiana) jaiotako abeslari eta konpositoreak Tolosandblues jaialdian joko du, ikuskizun zirraragarria, dantzagarria eta dotoreziaz betea egingo du, estudioko 6 musikarik osatutako bandarekin batera.
2026ko Tolosandblues jaialdiko dosierra eta kartela