12. Gipuzkoa Encounterreko 400 ordenagailu-lekuak eskuratzeko izen-ematea zabalik da

Tolosako Udala
2018/01/30 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Aurten Gipuzkoa Encounterrek 12. edizioa beteko du, martxoaren 9tik 11ra bitartean, Tolosako Usabal kiroldegian. Euskaltel Konektak, Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatutako partyak 400 leku izango ditu ordenagailuak jartzeko, eta berauek eskuratzeko epea gaur zabaldu da, urtarrilak 30. Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar. Leku bakoitzaren prezioa 40 eurokoa izango da.

Esan bezala, urtarrilaren 30etik aurrera eman daiteke izena, baina kontuan izan behar dugu izen-ematea egiteak ez duela lekua ziurtatzen. Egun horretatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik. Erreserba data honakoa izango da: asteartea, otsailak 6, goizeko 10:00tan.

Izen-emate prozesuaren inguruko informazio gehiago gipuzkoaencounter.org web orrian:

Jakin ere, aurtengoan hirugarrenez Open Gunea izango dugula. Aurreko bi edizioen arrakastari jarraiki, aurten ere guneak kontsolak, hitzaldiak, tailerrak eta hardware-aren inguruko ekitaldiak hartuko ditu bere baitan. Martxoak 9 eta 10ean egongo da zabalik, ostirala eta larunbata, 10:00etatik 20:00etara. Doakoa eta irekia da, hau da, ez da Gipuzkoa Encounterrean plaza eduki behar bertara sartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA