22 artikulu berri sortu eta 89 editatu dira Wikipedian Tolosaldepedia egitasmoaren baitan otsailean eta martxoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Otsailean eta martxoan 39 herritarrek hartu dute parte Tolosaldepedia egitasmoan, Tolosaldeko ezagutza elkarrekin eraikitzeko.
  • Editatzen ikasteko lantegiak, topaketak eta Jabetze Eskolarekin elkarlanean genero arrakalari aurre egiteko lanketak egin dira hilabete hauetan, eta urte amaiera arte jarraituko du egitasmoak.

Otsailean abiarazi zen Tolosaldepedia egitasmoa, Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea helburu duena, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko harremanak sustatzeko. Hasiera batean proiektu herritarra Tolosa mailan garatzeko egitasmo gisa jaio zen, baina itxialdian zehar proiektuak hainbat aldaketa izan zituen eta eskualde izaera hartu zuen.

Otsailean eta martxoan 22 artikulu berri sortu dira eta 89 artikulu editatu dira. Guztira 39 pertsonak hartu dute parte artikuluen edizio lanetan eta 112 erreferentzia gehitu dituzte denera. Artikulu horiek 23.178 bisita izan dituzte.

Guzti hori hainbat lantegitan egin da. Alde batetik, Wikipedian editatzen ikasteko ikastaro laburrak egin dira Kultur Etxean. Hurrengoak apirilaren  15ean, maiatzaren 6an eta ekainaren 3an izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Tolosako bi ikastolek (Laskorain eta Uzturpe) beren artikulua sortu dute Wikipedian, eta Laskorain Ikastolan ere lantegiak egin ziren hiru egunetan. Bestalde, martxoaren 8an, topaketa bat egin zen Aranburu Jauregian, Itzalpeko Emakumeak erakusketako emakumeen inguruko informazioa elkarbanatzeko. Bestalde, Jabetze Eskolarekin elkarlanean genero arrakalari aurre egiteko lanketak ere egin dira hilabete hauetan.

Tolosaldepediak ere barne hartzen du Txikipedia, Wikipediaren barruan integratuta dagoen 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia. Laskorain ikastolako ikasleek lau artikulu sortu dituzte Txikipedian, Tolosako pertsona nabarmenen inguruan, eta Wikipedian bertan baino informazio gehiago jaso dute. Eskolara gonbidatu dituzte pertsona horiek eta argazkiak igo dituzte Txikipediara.

 

Wikipedia editatzeko hurrengo lantegiak

Tolosaldepedia egitasmoak urte amaiera arte jarraituko du, eta 2021 amaieran, egindako artikulu guztiak agertzen diren liburu bat argitaratuko da, egileen izenekin, eta parte hartu duten guztien artean doan banatuko da.

Hauek dira aurreikusten diren lantegiak:

  • Apirilak 15, maiatzak 6 eta ekainak 3 – Wikipedian editatzen ikasteko lantegia. 17:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.
  • Maiatzak 4, 11, 18, 25 – Wikipedian genero arrakala gainditzeko lantegia. 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.

Lantegietara gerturatzeko, aurrez izena eman behar da galdetegi honetan:  https://forms.gle/N4vLRaMhJXKD1NMu9

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA