Antxon Elosegui tolosarra omenduko du Udalak larunbat honetan, herriaren alde hainbat esparrutan egindako lanagatik

Tolosako Udala
2019/02/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Datorren otsailaren 16an, eguerdiko 12:00etan, izango da ekitaldia Tolosako Udaleko Areto Nagusian.

Herriaren alde hainbat esparrutan egindako lanagatik Antxon Elosegui tolosarra omenduko du Udalak larunbat honetan, otsailak 16. Eguerdiko 12:00etan izango da ekitaldia Tolosako Udaleko Areto Nagusian.

Eloseguiren hainbat lagunek hartuko dute parte, beste hainbat artean: Mitxel Ezkiaga, Mitxel Perales, Ricardo Ugarte, Javier Bustos edota Nisa Goiburuk. Olatz Peon Ormazabal alkateak ere hartuko du hitza. Horrez gain, Tolosako Udal Txistulari Banda edota Udaberri Dantza Taldea ere bertan izango dira ekitaldia musikatzen.

Ekitaldi irekia da eta nahi duen oro bertaratzeko gonbita luzatu du Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA