Asteazkenetik aurrera eskuratu ahalko da Tolosako Udalaren 2020ko egutegia

Tolosako Udala
2019/11/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean Zerkausian banatuko da egutegia, 09:30etik 12:30ak bitartean.

  • Azaroaren 11tik aurrera Tolosako Kultur Etxean ere eskuragarri egongo da, eta eskola guztietan, landa auzoetan eta herriko beste hainbat eraikinetan ere banatuko dira.

 

Gaur eguerdian aurkeztu du Tolosako Udalak 2020ko egutegia, eta asteazkenetik aurrera herritarren eskura egongo da. Zehazki, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean banatuko da egutegia, Zerkausian, 09:30etik 12:30ak bitartean. Egun eta ordutegi horretan egutegia jaso ezin duenak, azaroaren 11tik aurrera Tolosako Kultur Etxean eskuratu ahalko du.

Halaber, Tolosako Udalak herriko ikastetxe guztietan eta landa auzoetan ere banatuko du egutegia, besteak beste, honako puntuetan: Urkizun, Bedaion, Aldaban, Iurramendi egoitzan, Uzturre zentroan…

Aurten, guztira, 6.500 horma egutegi, 200 egutegi handi eta 2.000 eskuko egutegi argitaratu ditu Tolosako Udalak.

 

Miren Amorrorturen “Arte Kalea” argazkia izango da azala

Miren Amorrorturen “Arte Kalea” argazkia izango da egutegiko azala. 600 euroko saria jasoko du Amorrortuk, eta hilabetez hilabete, honako egileen argazkiak jasoko ditu datorren urteko egutegiak. Egile bakoitzak 200 euro jasoko du argazki bakoitzagatik:

Hilabetea

Izenburua

Egilea

Urtarrila

Berazubi parkea

Javier Ortiz Moreno

Otsaila

Urkizu

Javier Ortiz Moreno

Martxoa

Berazubi

Leire Uranga

Apirila

Altxor txiki bat Aldaba auzoan

Idoia Zabaleta Urkola

Maiatza

Udako egarri

Miren Arnal Imaz

Ekaina

Sanjoanak Arramelen

Gontzal Sagarna

Uztaila

Pala txapelketa

Iñaki Otaegi

Abuztua

Usabal

Javier Ortiz Moreno

Iraila

Hirukia

Naiara Lasarte

Urria

Gaueko isladak

Joseba Iturbe

Azaroa

Montezkue

Cristina Alejandra

Abendua

Tiovivo

Miguel Angel Uranga Chueca


 

Datorren urterako gaia

2020rako egutegia osatuta, 2021eko egutegia osatzeko argazkiak egiteko gaia zein izango den ere zehaztu da: Tolosako ibaiak eta errekak.